Skip to main content

ALBOANen Gazte Sarea Mugetatik haratago

La Red de Jóvenes de ALBOAN se prepara Más allá de las fronteras

Urtarrilaren azken asteburuan ALBOANen Gazte Sareko begiraleen topaketa egin zen Loiolan. Hamabost gaztez osatutako taldea lanean hasteko bildu da, Gazte Sareak datorren apirilean egingo duen topaketa prestatzeko asmoz. Aurreko urteetan bezala, Euskaditik eta Nafarroatik datozen ehun gazte baino gehiago bilduko ditu topaketak. Aurten, Mugetatik Haratago hezkuntza-proposamenarekin koordinatu egin da Gazte Sarea. Proposamen hori bi urte baino gehiago daramatza beren etxea utzi behar izan ondoren gure ingurura iristen diren pertsonen errealitatea hurbiltzen, pertsona guztiak ABEGIZ (HOSPITALIDAD) hartuko dituen mundu baten alde lan egiteko.

[[{"fid":"2712","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"494","width":"371","class":"media-element file-default"}}]] [[{"fid":"2713","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"393","width":"523","class":"media-element file-default"}}]]

 

Topaketa nola joan den kontatzeko eskatu diogu Sheila Colom sareko begiraleari:  

"Mugetatik Haratago proposamena hitz bakarrean definitu beharko banu, zalantzarik gabe “beharrezkoa” erabiliko nuke. Bizi dugun une honetan, migratzaileei buruzko zurrumurruak eta mitoak gure eguneroko elkarrizketen jabe egin dira, indarra hartuta, eta testuinguru politiko, ekonomiko eta sozial zaurgarri batean oihartzuna izan dute. Orduan, Mugetatik Haratago iritsi da, irmo iritsi ere, bestelako metodologia bat eta askotariko hainbat baliabide erabiliz. Datuak, lekukotzak, hausnartzeko guneak eta bizipenekin lotutako jarduerak baliatuz, desinformazioari aurre egiten laguntzen digu, baita enpatia sortzen ere, migratzaileei buruzko ikuspegian eta haiei lagun egiteko jardueran benetako aldaketa eragiteko.

 

Gazte Sareko begirale taldearentzat, oso esperientzia garrantzitsua izan da Mugetatik Haratago. Haiei esker, argiago ulertu ahal izan dugu migrazio-prozesua igarotzen duten hainbat pertsonen errealitatea, bizi dituzten emozioak eta erreakzioak, nabarmentzen eta iraunarazten diren genero-desberdinkeriak, eta prozesu osoan zehar urratzen diren giza eskubide guztiak.

 

Bide horretan, prozesua beren azalean bizi izan duten sareko begirale batzuk izan ditugu lagun, eta bizitakoak gurekin partekatu nahi izan dituzte. Erakutsi digute ez dagoela migratzeko modu bakarra, eta bakoitzak desberdin bizi duela prozesu hori. Hala ere, haien bitartez guztioi eragiten digun alderdi batez jabetu gara: hain zuzen ere, gure familiek emigrazio istorio nabarmena duen herrialde honetan zer ibilbide egin duten gogora ekartzen badugu, kausek beti nolabaiteko antzekotasuna gordetzen dutela.

Hiru egunotan bizipen eta gogoeta horiek guztiak egin eta gero, azkenean ezinbesteko galdera bat geratu zen: Eta orain, zer? Zer egingo dugu? Eta erantzuna, nola ez ba, hauxe izan da: “Eragin!”. Gazteei espazioak eta tresnak ematen jarraitu nahi dugu, ingurunea sentikortzeko eragile bihur daitezen; giza eskubide kolektibo nahiz banakoak errespetatzearen alde borrokatu nahi dugu eta, batez ere, dibertsitateak ezer kentzen ez duela, eta aldiz, aberasten eta indartsuago bihurtzen gaituela erakusten jarraitu nahi dugu.  

 

Mila esker, bihotz-bihotzez, Mugetatik Haratagoko lantaldeari, zuen laguntzagatik!"