Skip to main content

Alboanek, AQUADATek eta Deustuko Unibertsitateak “URA 2021” proiektua jarri dute abian uraren munduko krisiaz sentsibilizatzeko

Alboan, AQUADAT y la Universidad de Deusto lanzan el proyecto “URA 20-21” para sensibilizar sobre la crisis mundial del agu

Ur-eskasiaren krisiak munduko populazioaren %40ri baino gehiagori eragiten dio. Kopuru kezkagarria da hori, eta hazten jarraituko du klima-aldaketak eragindako tenperatura globalen igoerarekin. Arrazoi horrengatik mehatxupean dauden planetako eskualde handienetako bat Amazonia da, arriskuan jartzen baititu bertan bizi diren herri indigenak, eta, gainera, gure bizitzan zeharka eragiten du ere, haren babesa estu lotuta baitago gure eguneroko ur-hornidurarekin.

 

Hori dela eta, Alboan GKEk, AQUADAT startup-ak eta Deustuko Unibertsitateak indarrak batzea eta “URA 20-21” izeneko elkarlaneko gunea sortzea erabaki dute. Horren bidez, Nazio Batuen 6. Garapen Jasangarriaren Helburuan (Ura eta saneamendua pertsona guztientzat 2030 baino lehen) planteatutako helburuak lortzen lagunduko duten tailerrak, jardunaldiak eta mobilizazio-ekintzak sustatu nahi dituzte.

 

URA 20-21 ostegunean, urriaren 22an hasi zen, “Deusto Emprende Diálogos” ekimenaren bidez, zeinetan ikasleak, hezkuntza-komunitatea eta, oro har, gizartea sentsibilizatu nahi diren uraren erabilera egokiaren eta gizartean eta ingurumenean duen eraginaren garrantziaz, baita arazo hori konpontzen lagunduko duten aukerak identifikatzen eta ekimenak sortzen ere. 

 

Era berean, datozen hilabeteetan kontzientziazio-, ikerketa- eta mobilizazio-jarduera ugari egingo dira, eta horien berri emango dugu.