Skip to main content

Alboan eta Entreculturas, #KorrikaEginKausabatenAlde 11. edizioan elkarturik

Alboan y Entreculturas juntas en la 11ª edición de #CorreXunaCausa

Entreculturas eta Alboan GKEek antolatutako lasterketa solidarioa da “Corre por una causa justa“/”Korrika egin kausa baten alde. Urtero Espainiako zenbait hiritan egiten da, Lankidetza proiektuetarako dirua biltzeko helburuaz. 2022. urte honetan, lehen aldiz parte hartuko du Alboanek, eta horrela Euskadi eta Nafarroako antolaketa ere sartuko da zirkuituan.

 

Osasun-egoerak ahalbidetuz gero, modu presentzialean garatuko da “Corre por una causa justa“/”Korrika egin kausa baten alde lasterketa solidarioa, Madril, Vitoria-Gasteiz, León, Valladolid, Málaga, Logroño, Sevilla, Cádiz, Kordoba, Úbeda, Bartzelona eta Iruñea hirietan. Modalitate birtualean izena emateko aukera ere badago: horrela, edozein unetan parte har daiteke, bizilekua edonolakoa dela ere.

 

Aurten, dirua biltzeak helburu hauxe dauka: Amazoniaren eta bertan bizi diren herri indigenen defentsa. Amazonia oso lurralde aberatsa da biodibertsitatean eta baliabide naturaletan, baina, deforestazioa, interes militarrak, merkataritzakoak eta industrialak direla eta, mehatxupean daude: horrek guztiak eragin zuzena du tokiko komunitate indigenarentzat, estraktibismoaren ondorio kaltegarriak pairatzen dituzte eta. Amazoniaren suntsiketak eta herri indigenen giza eskubideak urratzeak planeta osoaren bizitza jartzen dute arriskuan.

 

Entreculturas eta Alboan erakundeek hainbat alor sustatzen dute Panamazonika eremuan: kulturarteko hezkuntza elebiduna eta ingurumenekoa, gazteen lidergorako prestakuntza, sustapen ekonomikoa, arreta humanitarioa eta lurraldeko milaka pertsonaren babesa.

 

Parte har ezazu “Corre por una Causa” / “Korrika egin Kausa baten alde” XI. Edizioan

 

Izena ematea webgune honetan egin daiteke: www.correporunacausa.org. Bertan, “dortsal solidarioa” erabiltzeko aukera ere badago. Korrika egiteko posibilitate ugari eskaintzen dira: korrika egin 10km, 5km, oinez 3km edo bizikletaz 20km, eta haurrentzat modalitate hauek daude: 1km, 500m, 300m eta 100m. Izena eman ondoren, posta elektronikoan jasoko da dortsal bat, jaitsi eta inprimatu daitekeena, ekitaldian erabili ahal izateko.

 

Horrez gain, lasterketak ere badu iOS eta Android-erako aplikazio ofiziala, informazio gaurkotua, irudien galeria eta lasterketa birtualean zehar erabilitako denbora kronometratzeko aukera eskaintzen dituena.

 

Aurtengo lasterketan, Caixabank, Deloitte, Liferay eta Mapfre erakundeek eskaini dute laguntza.

[[{"fid":"5401","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"67","width":"454","class":"media-element file-default"}}]]