Skip to main content

70 bideo baino gehiagok zure mugikorrak ezkutatzen duena erakutsiko dute

AUKERATU ZURE BIDEO FABORITOA: http://bit.ly/2hSRZQx

 

70 bideo baino gehiago aurkeztu dira Mobile Film Challenge: zure mugikorrak ezkutatzen duena, ALBOANek antolaturiko lehiaketara. Teknologiaren erabilera arduratsua sustatu nahi duen Gatazkarik Gabeko Teknologia kanpainaren barruan kokatzen da lehiaketa hau.

Minutu bat baino laburragoak diren lanek ondorengo gaiak jorratzen dituzte: gatazka mineralen eta teknologia kontsumoaren arteko loturak; emakumearen papera testuinguru hauetan; teknologiaren erabilera arduratsua; eta  hondakin elektronikoak, birziklapena eta ingurumena.

Lehiaketak bi kategoria ditu, parte-hartzaileen adinaren arabera: 14 eta 18 urte bitarteko adina, eta 19 eta 25 urte bitartekoa. Orain gazte guztiek egindakoak garapenerako lankidetzarako, hezkuntzako eta ikus-entzunezko ekoizpeneko adituek osatutako epaimahai batek  ebaluatuko ditu.

Epaimahaiak honako irizpide hauen arabera hartuko du erabakia: bideoaren kalitate

teknikoa, gidoiaren argitasuna, originaltasuna eta balio artistikoa, eta ikus entzuteko

proposamenaren eraginkortasuna motibazioa sortu eta mobilizaziora mugitzeko, besteak beste.

Halaber, "like" kopurua epaimahaiaren ebaluazio irizpideetako bat izango da. Are gehiago, enpatea gertatzen bada, bideoek lehiaketaren web orrian  jaso dituzten botuak erabiliko dira baten ala bestearen alde jotzeko. Bozkatzeko esteka honakoa da: http://bit.ly/2hSRZQx.

10 finalistak  -bosna kategoria bakoitzean- astelehenean, azaroaren 27an, ezagutzera emango dira, eta abenduaren 2an Donostiako Aquariumean izango den ekitaldian pantailaratuko dira. Orduan irabazleak iragarriko dira eta sariak banatuko.

Kategoria bakoitzeko irabazleek 400 euro jasoko dituzte hezkuntza proiektu batera edota ekintza solidario batera zuzentzeko, edo hezkuntza erakundeentzako ikus-entzunezko materiala eskuratzeko.