Skip to main content

7. Gabonetako azoka solidarioa Errefuxiatuen aldeko Zerbitzu Jesuita sustatzeko asmoz

Mercado solidario navideño

 Abenduaren 1etik Urtarrilaren 7ra Bilboko Doctor Areilza kalean 7. GABONETAKO AZOKA SOLIDARIOA izango da, Cofradía de la Santa Eucaristía eta ALBOAN GKEak antolatuta. Gainera, Colegio Nuestra Señora de Begoña-Jesuitak Indautxu, Indautxuko Eskautak, eta Loyola Komunikazio taldeak hartuko dute parte.

Hainbat postutan zenbait herrialdetako produktuak erosi ahal izango dira. Horrela, Cofradia eta ALBOANen postuan ALBOAN eta Loyola Komunikazio taldearen hainbat prokuktu egongo dira salgai. Jasotako dirua Errefuxiatuen aldeko Zerbitzu Jesuita sustatzera bideratuko da.

Ordutegia:

  • Astelehenetik larunbatera: 17etatik 20etara.
  • Igande eta jaiegunetan: 10:30etatik 14etara.