Skip to main content

Zuk ere egizu elkartasun-katea! #HerritartasunGlobalaGara

¡Trenza una cadena de solidaridad!

ALBOANen, munduko pandemiaren aurrean hartu behar den erantzuna mundu mailako herritarrena, lankidetzan eta elkartuta, izan behar delako uste osoa daukagu. Berdin da zein den generoa, arraza, erlijioa edo gizarte-maila, inor ez dago kutsatzeko salbu.

 

Estatuek edo enpresek, beraiek bakarrik euren aldetik, ez dute krisi hau menderatuko. Horregatik, inoiz baino garrantzitsuagoa da gizarte zibilaren batasunak, modu solidarioan, lehentasuna pertsonei ematea, jatorria kontuan hartu gabe, irizpide politiko edo ekonomikoak gaindituta.

 

Bost kontinenteetako pertsonak ikusarazteko asmoz, kate bat egin nahi dugu, #HerritartasunGlobalaGara y #NiEtxeanGeratzenNaiz mezuak munduan zehar zabaltzeko. Elkarri laguntzearen eta herritartasun globalaren ikurra izango da koronabirusaren garaian.

 

Katetxoen adibideak

Iñigo Icazari bideoa editatzeagatik eskertzen diogu

 

 

Zure katea egitera animatuko zara?

  • Marraztu, sortu eta bideo bat edo argazki bat atera. Papera, haria, artilea, egunkariak, arropa… edozein material erabil dezakezu, bururatzen zaizun edozein.
  • Etiketatu zure aukerako bi pertsona (edo gehiago!), guztion artean ahalik eta kate solidario luzeena lor dezagun.
  • ALBOAN ere etiketatu Facebook: @alboan Twitter: @ALBOANongd Instagram: @alboangaztesarea. Eta hashtag-ak ipini #HerritartasunGlobalaGara y #NiEtxeanGeratzenNaiz

 


Nola egin paperezko kate bat

1. Erabiliko duzun papera aukeratu. Ez erabili paper gogorra, tolesteko zaila baita.

2. Paper-zerrendetan moztu aukeratutako papera. Paper-zerrendak egin, luzeak eta errektangularrak. Bakoitza katebegi bat da. Neurri berekoak izan behar dira paper-zerrendak.

3. Lehenengo “katebegia” egin. Egin behar duzuna da zerrendetako muturrak itsastea zinta itsasgarriz, gomaz edo grapagailuz, eraztun bat lortzeko. Muturrak batera joan behar dira.

4. Bigarren katea gehitu. Behin eraztun sendo bat lortuta, beste paper-zerrenda bat igaro zirkuluaren erditik. Orain, bigarren zerrendaren muturrak lotu eta itsatsi zintaz, grapaz…

5. Jarraitu katebegiak gehitzen. Aurreko modu berbera erabili, kateari nahi duzun luzera emateko.

6. Itxi katea (aukerakoa). Aukeran daukazu nola bukatu: utzi katea, luzea eta zuzena, zirkulu bat mutur bakoitzean, edota muturrak lotu paper-zerrenda batez. Hori egiteko, itxaron zirkulu kopuru bakoitia lortu arte, ondoren lotu eta itsatsi paper-zerrenda bat, muturretako bi katebegiak aldi berean zeharkatuta. Horrela, paperezko zirkuluen eraztun handi bat lortu ahal duzu. Katebegien kopuru bikoitia itsasi nahi izanez gero, zirkuluen lotura ez da zehatza izango.

 


Plan dibertigarria. Apuntatuko zara?

Etxean txikiak izanez gero, plana izugarri gustatuko zaie. Eta horrela izan ezik, une atsegina ere igaroko duzu, esfortzu txiki baten bidez bizitza alaitzeko.

Asmatutako kate-itxurako bakoitza bakarra izango da. Guztiak ezberdinak izango dira, kolore, forma eta materialetan. Pertsonak bezalakoak, hain zuzen.

Kateak elkartzean, gu elkartzean, katetxo guztiak lotuko dituen kate luzeagoa lortuko dugu, konektaturik egongo den katea, kate txikiak elkartuko dituena: ahulak zein sendoagoak, elkartasunezko komunitatearen moduan.

Apuntatuko zara? Bat egingo duzu kate solidarioarekin?