Skip to main content

Ukraina: 100 egun asiloaren bila. Alberto Ares, Europako JRS-eko zuzendaria

Ucrania: 100 días en búsqueda de asilo

*Gerraren hasi zenetik 100 egun igaro dira eta eremu europarreko errefuxiatu ukrainarren errealitateari buruzko balorazio bat egin dugu.

*Hasieratik, Europar Batasuneko erantzuna bikaina izan da: mugak eta besoak erabat zabaldu dituzte herritarrek nahiz gobernuek.

*Oso bestelakoa izan da orain erantzuna, EBko kideek beste ohitura batzuk baitzituzten babeserako politikan eta asilo eskatzaileen kudeaketan.

*Harrera egiteko neurri ezberdinak proposatzen direnean, lehenago edo beranduago tentsioak sortzen dira, eta gure gizarteetako kolektibo ahulen artean nolabaiteko lehia ager daiteke, batik bat irregulartasunean bizitzera beharturik dauden kolektiboen artean.

*Argi ikusi dugu, borondate politikoa izanez gero, EBk aste gutxian aurre egin diola aurrekaririk gabeko errefuxiatuen larrialdiari eta bere betebeharrak gauzatu dituela giza eskubideen alorrean.

 

2022ko ekainak 3 / Alberto Ares JRS Europe (Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuita) erakundeko zuzendariaren artikulua hemen dago argitaratua: www.religiónndigital.org.

 

Taras-ek, Ukainako Txernobylekoak, 12 uda eman zituen Espainian, umea zenean. Urteak igaro ondoren, Kieven bizi izan da bere familiarekin, gerra hasi aurretik. Lehenengo erasoak gertatu ostean, beren herrira joatea erabaki zuten, guraso eta anai-arrebekin. Han babestu ziren, sotoan, guztiz ikaraturik. Familia osoa prest zegoen ihes egiteko, herria kaosa besterik ez baitzen izan. Oso ilara luzeak zeuden muga zeharkatzeko. Emakumeak eta umeak beste aldera pasatu ziren, baina gizonak itzuli, eta horien artean, Taras. Oxana, bere emaztea, eta bi umeak Varsoviara heldu ziren, eta han beren “familia espainiarrarekin” harremanetan jarri ziren, kontaktua galdu ez baitzuten. JRSk lagundu zien Oxanari eta bere umeei: harremanetan jarri zituen gobernu espainiarraren Inklusio Ministerioko ordezkariekin, eta miraria lortu zen, Barajas aireportura heltzean. Biharamunean, egoitza tramitatu zuten eta, hurrengo egunean, haurrak Madrileko eskola batean hasi ziren. Prozesu osoa, astebetean.

[[{"fid":"5843","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"362","width":"543","class":"media-element file-default"}}]]

Taras eta Oxana, posible delako froga

Oxana, Taras eta beren familiaren historiak argi adierazten du, duela 100 egun armada errusiarrak herrialdea inbaditu zuenetik, ihes egin duten 7 milioi ukrainarren exodoa nolakoa izan den. Hasieratik, Europar Batasuneko erantzuna bikaina izan da, mugak eta besoak guztiz zabaldu baitituzte, bai herritarrek, bai gobernuek.

Inoiz baino azkarrago, EBko Kontseiluak adostasuna lortu du Aldi Baterako Babes Zuzentaraua, berehala auzoko-estatusa jaso dezaten. Horrek argi adierazten du Europa prest dagoela errefuxiatuen politika aurrera eramateko, oso denbora laburrean eta jende askorekin izan arren.

Oso bestelakoa izan da aurrekoetan EBko estatu kideek gauzatu ohi duten egoera, babeserako politikan eta asilo eskatzaileen kudeaketan: ilarak amaiezinak izan dira asiloko bulegoetan, mugak aldentzea, berehalako kanporatzeak, prozesu bukaezinak eta zenbaitetan bizirik ateratzeko oso baldintza penagarriak. Horrez gain, etengabeko eztabaidak eta blokeoak gertatu dira elkartasunerako edo birkokapenak antolatzeko bideak  aztertzeko uneetan.

Oraindik oso goiz da balorazio zehatza egiteko EBko politikei buruz eta EBko herrialde bakoitzean abian jarri den politikari buruz, baina hilabete hauetan errealitatetik hartutako zenbait elementu edo ikasgai azter ditzakegu, nazioarteko babesaren arloan ditugun politikak egokitzeko.

[[{"fid":"5885","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"259","width":"447","class":"media-element file-default"}}]]

Hospitalitateari bai; hospitalitatea, beti

Herritar ukrainarrek, aldi baterako babesaren bitartez, ia berehala lortzen dute egoitza. Horrela, egonkortasuna ematen zaie etorkizuna itxaropenez ikusi ahal izateko: urratsak ematen dituzte lan-merkatuan, eta etxebizitza edo hezkuntza sistemarako sarbidean.

Bestalde, normalean asiloa eskatu ohi duten pertsonek oso denbora luzea eman behar izan dute lehen hitzordua lortzeko edo asilo-eskaerari buruzko erantzuna jasotzeko. Asilorako prozedurak banakako azterketa eskatzen du, eta errefuxiatuaren estatutuan hautagarritasunerako irizpide espezifikoak erabili ohi dira.

Zenbait herrialdetan, asilorako eskaera positiboen portzentajea oso eskasa da. Hauxe izan da tradizioz Espainiako kasua. Arrazoiak eta kasuak denetarikoak izan daitezke, baina errealitatea da pertsona asko geratu direla irregulartasunean eta babesik ezean.

Belgikako Eliza Katolikoak egoera hori salatu du orain dela egun batzuk: “Krisialdi handietan lortutako guztien adostasun ederrak ezin du ezabatu gure elkartasunaren bilakaerari buruzko begirada zuhurra. Izan ere, bat-batean lortutako argi honek, indarkeria honi buruzko biktimen gainean ipinitakoak, itzala jarri du bestelako anai-arreben taldeen gainean. Gure oroimenean badaude, adibidez, herritar belgikarren artean “agiririk gabeko atzerritar” izendatutakoak. Pertsona horiek badituzte ibilbide ezberdinak, baita bizirik ateratzeko estrategia ezberdinak ere, baina denek amets berbera partekatzen dute: Belgikak onartuak izatea, ikasteko edo modu legalean lan egiteko aukerak edukitzea… eta herrialde honetan zergak eskatzea. Beraz, pertsona horiek gure gizartearen parte dira. Eskolara doaz, lan egiten dute, eta komunitatearen bizitzan parte hartzen dute. Hala ere, Belgikak ez ikusiarena egiten die. Leporatzen die herrialdean modu ilegalean sartzea, eta bakarrik erabiltzen du itzultzearen lengoaia: “posible bada, borondatez eta, beharrezkoa izanez gero, nahitaez”. Are larriago, giza duintasuna hondatzen duten ziurtasunik gabeko biziraupen-baldintzetan uzten ditu pertsona horiek.”

[[{"fid":"5844","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"366","width":"565","class":"media-element file-default"}}]]

Elkarren etxea

Pertsona ukrainarrek, Aldi Baterako Zuzentarauari esker, EBra bidaiatu ahal dute bisarik gabeko pasaporte biometrikoa erabilita, eta bertan 90 egun eman ditzakete. Beraz, muga modu legalean zeharkatu ahal dute eta aukeratutako herrialdera joan. Zuzentarauak malguago egiten ditu Europar Batasunaren barneko zirkulazio librerako legeak, eta edozein herrialde kidetara bidaiatzea baimentzen du. Horrela, bizilekua ezartzeko herrialdea aukeratzeak bultzatzen du Estatu kideek harrera egiteko eskaintzen dituzten esfortzuen oreka eta, horren ondorioz, herrialde bakoitzeko harrera-sistemetan presioa gutxitzea.

Errefuxiatu gehienak bestelako egoeran daude. EBra bidaiatzeko eta nazioarteko babesa eskatzeko modu legalak guztiz konplexuak dira. Kasu horretan, Dublineko Araudiaren menpe daude, eta horren arabera zehaztuko dute zein estatu kide arduratuko den asilo eskaera aztertzeko. Sistema horrek ez ditu aintzat hartzen azken helmugarako asilo eskatzaileek dituzten lehentasunak. Horrek esan nahi du asilo eskatzaileek egoitza finkatu behar dutela EBra sartzeko izan zen lehen herrialdean, eta bertatik ezin direla joan. Bai errefuxiatu estatutuak, bai babes subsidiarioa, bakarrik dira baliozkoak baldintza horiek eman zituen Estatuan.

Egoera horrek arazoak sortzen ditu sisteman, eta eragin zuzena du bateratze-prozesuan dauden familietan eta lan-merkatuan sarbidea lortzeko, aukera gehien dituzten tokietan ezin baitute lana bilatu. Oraindik mahai gainean dagoen Migrazio eta Asilo Itun Berriaren bitartez, elkartasun eta erantzunkidetasun sistema “hobetu” nahi dute, baina ez da heltzen Aldi Baterako Babes Zuzentarauaren mekanismora.

 

[[{"fid":"5845","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"376","width":"564","class":"media-element file-default"}}]]

Harrera komunitariorako ereduak

Europako hainbat herrialdetan, errefuxiatu ukrainarrentzat bideratu diren harrera komunitariorako ereduak harrera-guneak izan dira, bai komunitarioak, bai independenteak. Duela urteak, zenbait erakundek proposatu eta garatu ditugu eredu mota horiek, adibidez, Espainiako SJMren hospitalitate-komunitateen sareak, edo Frantziako JRSren “Welcome” programa, besteak beste.

Urte horietan bildutako esperientziak adierazten digu harrera-eredu horiek errazten dituztela gizarteratze arrakastatsurako aukera onenak, bizitza independentean oinarritzen baitira eta etorri berrien eta tokiko komunitatearen arteko topaketa ziurtatzen baitute. Beraz, badirudi ukrainarrekin Europa bide zuzenetik doala. Hurrengo hilabeteetan, etxebizitzaren erronka izango da behin eta berriroko ardatza.

Bestalde, EBko Harrera Zuzentaraua eta EBko hainbat herrialdek garatzen duten prozesuak direla-eta, etorri berriek harrera-gune bihurtutako zentro handietara joan behar dute, eta leku horiek askotan hirien kanpoaldean dute kokapena. Horrela ez da bideratzen komunitatean gizarteratze egokia. Badaude antza duten antzinako adibideak: egokitutako kuartel militarrak, uharte txikiak edo karga-portuaren erdiko itsasontziak.

[[{"fid":"5886","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"258","width":"444","class":"media-element file-default"}}]]

Pobreak pobreen aurka?

Asteak pasatzen ari dira eta gerra honen amaiera ez da hurbil ikusten. Horrek sortzen du, ez bakarrik ziurtasunik eza edo kalteberatasun handiagoa, baita aldi baterako babesaren luzapena eta bestelako asilo eskatzaileentzat antzeko erantzuna emateari buruzko eztabaida ere.

Bestelako komunitate edo kolektiboekin aplikatu diren harrera egiteko eredu ezberdinek laster sortuko dituzte tentsioak. Izan ere, zenbait herrialdetan eztabaida sozial eta politikoa hasi da sortzen, eta nolabaiteko tentsioa edo lehia bultza dezake gure gizarteetako kolektibo ahulen artean, batik bat irregulartasunean mugitzera behartutakoen artean.

Belgikako Elizaren gutunean, argi azpimarratzen da arriskua: “Giza larrialditik haratago, gizartearen erronkari egiturazko erantzunak ematea funtsezkoa da, eta erronka hori aniztasuna duintasunez onartzean datza. Neurri ezberdinak abian jartzearen alde gaude, gure Estatuak sortu duen irtenbiderik gabeko zirkulua ezabatzeko, jarrera zorrotza, baita dogmatikoa ere, bermatzen du eta. Jarrera horren bitartez, gero eta pertsona gehiago daude egoera irregularrean eta, horren ondorioz, desesperazioa eta ziurtasunik eza areagotzen dira.

Zenbait estatu kideren ahaleginak, Espainiakoa kasu, oso egokiak iruditzen zaizkit etorkinen erregulartasunerako araudiaren erreforma abian jartzeko, guztiz beharrezkoa baita gure gizarteetako hainbat mailatan, lan-eremua barne. Oso interesgarria ere bada Espainiako SJMren Lumen azken Txostena, "Trabajando en los márgenes, empleo informal y migración".

 

Zure laguntza behar dugu. Larrialdia Ukraina

[[{"fid":"5887","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"209","width":"360","class":"media-element file-default"}}]]