Skip to main content

Sirian, 7 urte gerran: babes dezagun hezkuntza!

7 años de guerra en Siria: protejamos la educación

Entreculturas eta ALBOAN erakundeetatik Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitak (JRS) egindako  deiari erantzun nahi diogu eta, horretarako, iritzi publikoa mugiarazi gura dugu hezkuntza babesteko premiaren inguruan, horrela haurrak ere babestuak izango baitira: gatazkaren biktimak, bai Siria barruan bai Siriako mugetatik kanpo. Halaber, gure herrialdeetan garatu behar den hospitalitatearen kultura defendatu nahi dugu. Horregatik, Gobernuari eskatzen diogu helburu horiek lortu ahal izateko politikak ezar ditzan bai maila nazionalean bai Europar Batasunean eta Nazio Batuen Erakundean.

[[{"fid":"2050","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"42","width":"120","class":"media-element file-default"}}]]

Sirian, 2011. urtean gerra hasi zenetik, kalkulatzen da 5,5 milioi pertsonak ihes egin behar izan dutela, 6,1 milioi lekualdatu direla herrialdearen barnean, 450.000 pertsona hil direla eta 1,5 milioi zaurituak gertatu direla. Gerra suntsitzailea izan da, eta horrelakoa ere bada oraindik, zeren eta hildakoen kopuruari gehitu behar baitzaio herrialdearen funtzionamendurako beharrezkoak diren sistema eta erakundeen suntsiketa.

Milioika pertsonak setiotik ihes egin dute babesa aurkitu ahal izateko. Milioika haur indarkeriaren biktimak izan dira eskolarako bidean zihoazelarik edo eskolan bertan zeudelarik. Gainera, beste askori ere hezkuntzarako eskubidea kendu zaie, herrialdean bertan, gerra barruan zeudelako edo gerragatik ihes egin behar izan dutelako.

Gatazkaren 7 urte hauetan zehar, 2,4 milioi haurrek geldiarazita izan dute beren hezkuntzarako eskubidea (1,75 milioik Sirian jarraitzen dute eta 730.000 herrialde mugakideetan daude, Libanon kasu). Sirian, hiru ikastetxetik bat suntsitua izan da, edo beste erabilera batzuetarako hartua. Haurrei hezkuntza kentzeak kalte handiak ekarri dizkie berekin: orainaldia eta etorkizuna galtzea, hau da, jolasteko, ikasteko eta haurtzaroa bizitzeko aukerak eta heldutasunerako bizitza duina galtzea. Eta egoera are gehiago gogortu da azken asteotan.

Behartutako lekualdaketa-egoeran dauden 12 milioi pertsonaren artean, gehienak herrialde mugakideetan izan dira onartuak, hau da, Libanon, Jordanian, Turkian edo Iraken. Baina herrialde horiek horretarako dituzten baliabideak eta zerbitzuak urriak izan ohi dira.

Testuinguru honetan, Europar Batasunak gatazkatik ihes egiten duten pertsonen harrera murriztu du gure herrialdeetan, eta horretarako akordioak erabili, hala nola, EB eta Turkiarren artean lortutakoa. Horren ondorioz, asilo-eskubidea duten pertsonen mugimenduak atxiki egiten dira, ordainsari ekonomikoaren truke.

Gure lana pertsona errefuxiatuekin Libanon, Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuita (JRS) erakundearen ondoan

Gaur egun, Siriako milioi bat pertsona errefuxiatu babesten du Libanok. Herrialde txikia da, baina, hala ere, errefuxiatu gehien onartzen duen hirugarrena da, mundu mailan, eta herrialdeko biztanleen kopuru osoa proportzioan kontuan hartuta, errefuxiatu gehien onartu duena. Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitak (JRS), eskualde hartan bertan 2008. urtetik arituak, Libanon dihardu 3.500 haur errefuxiaturen hezkuntza-eskubidea bermatu ahal izateko. Lan horretan, Entreculturas eta ALBOAN erakundeetatik ere laguntzen dugu.

3.500 haur horiekin egiten den lanak hainbat premia betetzen ditu: ikastetxean matrikula egin, heziketarako azpiegiturak mantendu eta gelak hornitu, hezkuntza-materialak banatu, egunero gosaria eman, higienerako oinarrizko materialak, garraioa, irakasleei prestakuntza eman, curriculumez kanpoko jarduerak egin eta arreta psiko-soziala eman eskoletako ikasleei eta familiei.

Bourj Hammoud-en, Beirut hiriburuan, 150 haur errefuxiatu hiritarren hezkuntzan laguntzen dugu, ikaskuntza trinkorako ikastetxe batean, lehen eta bigarren mailako hezkuntzan. Ordenagailuen erabileraren bidez, eskola-errefortzua ematen da, Libanoko hezkuntza sisteman sartu ahal izateko helburuaz. Baalbek eta Bar Elias hirietan, Bekaa eskualdean, Libanoko ekialdean, 2.362 haurrek beren kalitatezko hezkuntza-eskubidea erabiltzen dute 6 eskolatan, babes eta segurtasuneko baldintzetan. Era berean, Siriako 1.074 haur errefuxiatuk, Nahrya eta Telyaniko bi eskolatan, hezkuntzarako eskubidea dute Libanoko hezkuntza-sisteman integratu ahal izateko.

Biblosen, Jbeil-en ere lan egiten dugu eta, bertan, gerratik ihes egin nahian eta laguntza humanitarioaren beharretan, Libanora heldu diren 300 familia siriarri laguntze diegu. Beren erresilientzia areagotzen dihardugu eta, horretarako, bisitak egiten ditugu etxeetan eta biziraupenerako janaria banatzen dugu.

Hezkuntza eta haurtzaroa babestu behar dira gerra barruan eta gerratik kanpo

Entreculturas eta ALBOAN erakundeetatik Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitak (JRS) egindako  deiari erantzun nahi diogu eta, horretarako, iritzi publikoa mugiarazi gura dugu hezkuntza babesteko premiaren inguruan, horrela haurrak ere babestuak izango baitira: gatazkaren biktimak, bai Siria barruan bai Siriako mugetatik kanpo. Halaber, gure herrialdeetan garatu behar den hospitalitatearen kultura defendatu nahi dugu. Horregatik, Gobernuari eskatzen diogu helburu horiek lortu ahal izateko politikak ezar ditzan bai maila nazionalean bai Europar Batasunean eta Nazio Batuen Erakundean.

  • Exijitzen dugu Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioarekiko errespetua bultzatzea izan dadin Espainiaren zeregina, baita Giza Eskubideen Kontseiluan eskolen babesa indartzea ere; azken finean, giza eskubideekiko koherentea den migrazio eta asiloko politikaren alde lan egitea.
  • Aldi berean, exijitzen dugu Espainiak modu eraginkorragoan mugimendu migratzaileei aurre egiteko ardura parteka dezan, errefuxiatuak gatazkaren ondoko herrialde mugakideetan bildu gabe, horrela sortzen baitira kalteberatasuneko eta egonezineko egoera berriak.
  • Azkenik, Espainiak berreskuratu behar du garapenerako lankidetzako politika, eta bertan gehiago inbertitu, zeren eta 10 pertsona errefuxiatutik 8 garapen urria duten herrialdeetan eta gatazkekiko mugakideetan bizi baitira. Horregatik, harrerako Gobernuek integrazio-politikak sendotu behar dituzte pertsona errefuxiatuek beren eskubideak erabil ditzaten, hezkuntzarako eskubidea kasu.
  • Modu berean, Espainiak handitu behar du larrialdi- eta gatazka-egoeretan garatzen den hezkuntzaren finantzaketa, modu nabarmenean eta denboran zehar aurretik ikustekoa. Ekintza humanitariorako kopuru osotik %4 bideratu beharko litzateke larrialdiko hezkuntzarako, eta eman urrats sendoak gaur egun EBk horretarako erreserbatzen duen %6rantz.

[[{"fid":"2051","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"42","width":"120","class":"media-element file-default"}}]]