Skip to main content

Nawras Sammour jesuita aitak: "Egunez egun, erabateko ziurgabetasuna Sirian”"

Nawras Sammour SJ

Siria gerra askotako lekua da: batetik, tokikoa, barneko fakzioen artean garatzen dena, eta, bestetik, mundukoa, superpotentzien artekoa, ere bai”. Horrela azaldu du Nawras Sammour SJk, Siria, Jordania, Libano eta Irakerako Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuita (JRS) erakundeko Lurralde Zuzendariak, Madrilen egon denean ordezkari politikoekin izan dituen bileretan. ALBOAN eta ENTRECULTURAS erakundeen artean egindako “7 urte Sirian” kanpainaren barnean kokatzen da bisitaldi hau. Horren helburua zuzeneko ikuspegia ematea izan da: Siria eta inguruko herrialdeetako egoerari buruzkoa, eta baita pertsona errefuxiatu eta desplazatuei buruzkoa ere. Ordezkari politikoekin izandako topaketa horietan, Nawers Sammour SJk salatu du hezkuntzarako eskubidea urratzea, eta, aldi berean, nabarmendu egin du zer-nolako garrantzia duen hezkuntzak haur eta gazte errefuxiatuentzat, babeserako eta bakea eraikitzeko tresna gisa.

Gure herrialdean Siriako pertsona errefuxiatuei harrera emateko eta integratzeko asmotan, finkatzeko kuotak direla-eta, Barne Politikako Zuzendari Nagusiari jakinarazi zion, berarekin izandako bileran, Libanoko kanpamentuetan bizi diren errefuxiatuen kalteberatasuna,: “ Babesik gabe daude, erabat; ezin dute lan egin; ziurgabetasuna izugarria da, eta itzulera egingo da, baldin eta ziurra bada, baina Siriako gerrak zabalik  jarraitzen du”. Zentzu horretan, Entreculturas, ALBOAN eta JRS erakundeetatik azpimarratu nahi dugu zein premiazkoa den birfinkatzeko kuotak zabaltzea, eta lurralde ziurretan sartzeko baliabide osagarriak bilatzea, hala nola, bisa humanitarioak, familia berriz elkartzeko bisak edo ikasleentzako  bisak.

Era berean, bi elkarrizketa izan zituen Kanpo Arazoetako Ministerioan. Lehenengoa izan zen nazioarteko foroetan migrazio-arazoez arduratzen diren Espainiako ordezkariekin. Elkarrizketa horretan Siriako populazioaren beharrei buruz hitz egin zuten, baita behar horiek nola azaldu diren “Babesari eta Migrazioei buruzko Itun Globalak” dokumentuan ere.” Hezkuntza funtsezko tresna da trauma latzak dituzten hainbat haurren babeserako. Laguntza psikologikoa hezkuntza-prozesuaren barruan kokatu behar da, haur horiek berriro integratu ahal izateko. Itunen negoziazioetan, Espainiak oso paper garrantzitsua bete dezake, eta espero dugu “partekatutako ardura” kontzeptua, gaizki deituriko Iparralde Globaleko herrialdeetan erabiltzen dena, finantzetakoa soilik ez izatea."

Azkenik, Giza Eskubideen Bulegoko Zuzendari Ondokoarekin egin zuen bilera, eta arduradun horrek interes handia azaldu zuen Siriako errefuxiatu eta desplazatuen egoerari buruz.

Entreculturas, ALBOAN eta JRS erakundeek garatutako lanaren eragina bideratzen laguntzen dute topaketa hauek, eta partekatzen dugun zeregina sendotzen dute pertsona errefuxiatuen eskubideen defentsan.