Skip to main content

Nacho Estéreo gazte-irratia: gogoetatik ekintzara

Emisora Juvenil Nacho Estéreo

San Ignacio de Fe y Alegría ikastetxeko irratiak, Bogotako Bosa auzoan (Kolonbia), atsedenaldiak girotzeko espazio gisa funtzionatzen zuen, edukirik izan gabe, eta komunitatearen onerako zerbitzuak egiteko aukera ematen zien ikasle batzuei, batxilergoko titulua lortzeko baldintza bat zenez. 2013ko Nekazaritza Greba Nazionalaren ondorioz, hedabideek halako egoeretan duten eginkizunari eta garrantziari buruz hausnartzen hasi ziren ikasleak, eta Nacho Estéreo sortzeko erabakia hartu zuten: zentzu kritikoa eta ikuspuntu historiko, politiko, sozial eta kulturala duen gazte-irrati bat da. Ekimen horren sortzaileetako batekin, Camilo Léonekin, hitz egin dugu, eta esperientzia horren berri eman digu.

 

Nondik atera zen zentzu kritikoa duen gazte-irrati bat sortzeko ideia? 

Camilo León: Fe y Alegría ikastetxeak, ikasleei eduki akademikoak irakasteaz gain, gizartea modu kritikoan eraldatzeko interesa pizten du. Gure herrialdeko errealitateak kezkatzen gaitu, eta horregatik, 2013an, ikastetxearen zuzendaritzari baimena eskatu genion urte hartako Nekazaritzako Greba Nazionalean nekazarien alde jokatzeko. Ruanak janzten hasi ginen –Kolonbiako nekazariek erabilitako artisautzako jantzi bat da– eta ikastetxeko lider gazte batzuek irratiaren mikrofonoari heldu zioten nekazarientzat elkartasuna eskatzeko. Ondorioz, informazioaren, hedabideen eta ikastetxeko gazteen pentsamendu kritikoa lantzearen garrantziaz jabetu ginen, eta bestelako ekintzak ere egin zitezkeela pentsatzen hasi ginen. Orduz geroztik gora egin du irratsaioak, finantzaketa bilatu dugu eta denboraren joanarekin jende gehiago batu da proiektura. Gaur egun, eztabaida eta pentsamendu kritikoa sustatzen du irratiaren programazioak.

 

Zer ikasi duzu esperientzia honetatik?

C. L.: Entzuten jakin behar dugula ikasi dut. Berdin dio ekimenaren buruan nor den: ahots guztiak entzun behar ditugu, guztiak direlako garrantzitsuak. Entzun ezean, ez gara ezer egiteko gai izango. Asko ikasten dut Nacho Estéreo-rekin kolaboratzen duen jendearengandik, haien errealitateen berri dudanean: etxean zer gertatzen zaien, etorkizunerako zer nahi duten. Horrek borrokatzeko arrazoiak daudela pentsarazten dit. 2013an urrats hori egin, eta Kolonbia eraldatu eta (besterik ez bada ere) apur bat hobetu nahi genuela erabaki genuenean, ez zen eroaldi bat izan. Ez genuen zentzua galdu; izan ere, talde txikia