Skip to main content

Mintegia: ekonomia solidarioaren estrategiak gizarte eta ingurumen krisiaren aurrean

Seminario: estrategias de la economía solidaria

REAS Euskadi eta ALBOAN-Red COMPARTE-k antolatu dute mintegia, justizia soziala eta ingurumenekoa bultzatzen duten jardunbide ekonomiko alternatiboei buruzko hausnarketa-prozesu zabal baten esparruan. 

Ekonomia solidarioak gizarte- eta ingurumen-krisiari aurre egiteko eskaintzen dituen estrategia berritzaileak ezagutu eta haiei buruz hausnartzea da helburua, Latinoamerika eta Euskadiko esperientzien truketik abiatuta, eta kontuan hartuta krisia areagotu egin dela COVIDaren pandemiaren ondorioz. Ekonomia alternatibo eta solidarioen alde egiten duten Latinoamerika eta Euskadiko pertsona eta erakundeei zuzendua dago.

Mintegia 4 saiotan garatuko da, online eta Bilboko egoitzan aldi berean, 2020ko irailetik igandera.

 

[[{"fid":"3994","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"822","width":"1052","class":"media-element file-default"}}]]

 

* COMPARTE Jesusen Lagundiak Latinoamerikan eta Kariben (CPAL) duen sarea da. 19 gizarte-erakunde artikulatzen ditu Latinoamerikako 11 herrialdetako testuinguru pobretuetan alternatiba ekonomikoak sortzeko.

* REAS-Euskadi 79 erakunde biltzen dituen Euskadiko Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea da. Ekonomia solidarioa garatzea du helburu, ekonomia bere alderdi guztietan (ekoizpena, finantzaketa, merkataritza eta kontsumoa) garapen pertsonal eta komunitarioaren zerbitzura dagoen bitarteko gisa aldarrikatzen duen ikuspegi eta praktika gisa ulertuta.

 

Argibide gehiago eta izena emateko: accionpolitica@alboan.org