Skip to main content

Meatzaritza: oparotasuna ala hondamendia

Jesusen Lagundiaren Gizarte Justizia eta Ekologiarako Idazkaritzatik, erromatar kurian, Promotio Iustitiae zenbaki hau datorkigu: «Meatzaritza: oparotasuna ala hondamendia?». Argitalpenak hamabi gogoeta biltzen ditu, Meatzaritzako Justizia Sarearen lehentasun tematikoekin lerrokatuta lan egiten duten zentro sozialen, GKEen eta Unibertsitate jesuiten esperientzia zehatzetik abiatuta.
 



Argitapenean Jesusen Lagundiko Gizarte Justizia eta Ekologiarako idazkaria den aita Xavier Jeyarat SJren gogoeta azaltzen da lehenik. Lehenengo bi ekarpenek iazko irailean Alboan erakundeak eta Deustuko Unibertsitateak antolatutako «Transizio energetikoak eta meatzaritzako estraktibismoa» ekitaldian Bilbon aurkeztu ziren hausnarketak biltzen dituzte. Anthony Bebbington irakaslearen lehenengo ekarpenak justiziaren esanahia lantzen du trantsizio energetikoaren eta meatzaritzaren testuinguruan. Bigarrena, Javier Arellano irakasle eta ikertzaileak idatzia, Energia-trantsizioak, Gatazka Ekosozialak eta meatze-erauzketa Amazonian izeneko ikerketaren aurkikuntza nagusiak jasotzen ditu.
 



Hurrengo orrialdeetan Indiako eta Latinoamerikako kasuak ere aurkituko ditugu, eta azken blokea sareko lan-esperientziekin lotutako beste lau ekarpenek osatzen dute, Alboan taldeko gure lankide Guillermo Otanoren ekarpena barne. Azken horrek gatazkan dauden mineralei buruz Kongoko eta Kolonbiako beste erakunde batzuekin batera Europan egindako kanpainarekin ikasitako ikasgaiak aztertzen ditu.
 

 



Aldizkarirako esteka:


Promotio Iustitae 135 – Meatzaritza: Oparotasuna ala hondamendia?