Skip to main content

Kongoko ED-Euskadi. Hesiak apurtzen dituzten lan-praktikak: bizitzea merezi duen shocka

Nutrikongo

Marina Ozalla (Galdakao, Bizkaia) eta Jensie Castillok (San Pedro Sula, Honduras) Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Elikadura Kalitatea eta Segurtasuna Masterra amaitzear zeudela, praktikak Kongoko Errepublika Demokratikoan egiteko aukeraren berri izan zuten. Ez zuten zalantzarik izan eta Afrikako herrialde horretarantz abiatu ziren, Nutrikongo kooperatiban lanean hasteko. Kooperatiba horrek sesamoa lantzen eta horrekin produktuak egiten ditu, bai eta beste labore estrategiko batzuk ere, Kisantu-n, Kongoko Errepublika Demokratikoaren mendebaldean.

 

Masterra ikasten hasi zinetenean, pentsatzen zenuten praktikak Kongoko Errepublika Demokratikoan egiten amaituko zenutela?

Marina Ozalla: Ez, praktika pisudunak zituen master bat aukeratu nuen, lan-esperientzia lortuko nuela pentsatuz, baina Kongoko Errepublika Demokratikoan egiteko aukera izan nuenean, berehala atentzioa eman zidan.

Jensie Castillo: Hondurastarra naiz, eta sei hilabete baino ez neramatzan Euskadin, baina Nutrikongo-ren proiektuak nire barruan durundatu zuen; izan ere, Hondurasen hiru urte egin nituen gaileta-fabrika batean lanean, eta Lukaya-ko kooperatibaraino joateko aukera bat zetorren komunitateari laguntzeko nire balio familiar eta pertsonalekin.

 

Zein izan da zuen egitekoa?

M.O.: Denetik egin dugu apur bat, marketinaren kontua zaila izan den arren; izan ere, ikasitako formulek Europako/mendebaldeko merkatuan dute zentzua, baina han ez dute funtzionatzen. Hortaz, inprobisatu eta egokitu egin behar izan gara.

 

Nolako harrera egin zizueten kooperatiban?

J.C.: Oso ona. Pozik azaldu ziren eta ateak parez pare ireki zizkiguten. Gainera, Alboanetik, Cristina Maoñok, boluntariotzako teknikaria, eta Octavio Romanok, nazioarteko lankidetzako teknikaria, prozesu osoan lagundu digute: joan aurretik, praktikek iraun bitartean eta itzulitakoan.

 

Gomendatuko al zenukete esperientzia mota hori?

M.O.: Bai, erabat. Hala ere, ez dut uste praktika horiek “denentzat” direnik. Mentalizatuta joan behar da; izan ere, testuingurua, kultura eta lan egiteko modua oso desberdinak dira, eta azken finean, gu ez gara lankidetzako profesionalak.

J.C.: Esperientzia ahaztezina da. Zure bizitzarekin agian zerikusirik ez duten ideia eta forma berrietarako pentsaera irekiarekin joan behar da, baina testuinguruan zentzua dute.

 

Zer ikaskuntza ekarri duzue?

Esperientzia oso erabilgarria da arlo profesionalean, eta are gehiago arlo pertsonalean, nahiz eta uste dudan gure inguruko denek ezin dutela horrelako zerbait egin.

 

[[{"fid":"6384","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"308","width":"650","class":"media-element file-default"}}]]

Egin izan behar al diozue aurre oztoporen bati?

J. C.: Bai, noski. Hizkuntzaren oztopoa oso agerikoa zen, askok ez dutelako frantsesez hitz egiten. Gainera, testuinguru oso matxista da, eta, emakumea izanik, niretzat erronka izan zen, arlo profesionalean tratua desberdina zelako emakumeentzat eta gizonentzat. Arrazismoa, sexismoa eta antzeko gaiei buruz sakonago hausnartzeko aukera izan da.

M.O.: Hala da. Matxismoa nonahi dago, eta arlo profesionalean sentitzen genuen gure iritziak ez zirela kontuan hartzen. Kooperatiban zazpi pertsonak egiten dute lan: 5 gizonek eta 2 emakumek, eta erantzukizun-postu guztiak gizonek betetzen dituzte. Gure emakumezko lankideek argi eta garbi menpeko lanpostuak betetzen dituzte. Bizitzea merezi duen shocka izan da. Ikuspuntua erabat aldatzen zaizu.

 

Kongoko Errepublika Demokratikoari lotuta jarraituko al duzue?

J.C.: Proiektu mota horietan sinesten jarraitzen dugu. Nutrikongo-rekin edo antzeko beste erakunderen batekin lankidetzan aritzeko prest gaude.

M.O.: Esperientzia mota horiek begiak irekitzen dizkizute errealitatearen aurrean, baina itxaropena ematen dizute. Badago aldatzeko aukera. Desberdin itzultzen zara.

 

 * UDAPA arabar kooperatiba Alboanen ohiko aliatua da, eta funtsezko zeregina izan du esperientzia horretan. Koldo López de Robles-en (PATURPAT patata-prozesatuen lantegiko arduraduna) partaidetza funtsezkoa izan zen UPV/EHUrekin izandako solasaldian eta ikasleak identifikatzean. Koldok pertsonalki lagundu zien Jensieri eta Marinari haien lehen 10 egunetan Kisantun, eta ondoren, haien online praktiken tutore izan zen.