Enpresa eta Giza Eskubideen itun loteslearekin bat egiten du ALBOANek

Alboan Alboan
15/10/2017
Enpresa eta Giza Eskubideen itun loteslea

Duela hiru urte, Gatazkarik gabeko Teknologia kanpainaren bidez, enpresa transnazionalen jarduera arduratsua eta hornidura-kateen gardetasuna bultzatuko zituen legedia sustatzeari ekitea erabaki genuen. Aurten, 2017an, gataztutako mineralen hornidura arduratsuaren gaineko lege europarra sortzea lortu dugu.

Baina oraindik ere borrokak ditugu aurretik. Lehena urrian izango da Ginebran. Enpresa eta Giza Eskubideen itun toleste berriaren negoziazioak hasiko dira hil honen azken astean, 26/9 ebazpenaren bitartez Nazio Batuek sortzeko konpromisoa hartu zuen ituna, hain zuzen. Helburua, zera da, enpresa transnazionalen jarduerak eragindako kalteak jaso dituztenek justiziara jotzeko erraztea.

600 erakunde baino gehiago gara, baina zuen laguntzarik gabe, ez gara gure ordezkari politikoak konbentzitzeko gai izango.

Argibide gehiago: www.treatymovement.com

Kategoria: