Skip to main content

Gatazka armatua Ukrainan: bi urte geroago

Ukrainako gatazka hasi eta bi urtera, egoerak kezkagarria izaten jarraitzen du. Krisi humanitarioak bere horretan dirau, familia ugari etxerik gabe utzi eta haurren hezkuntzarako sarbidea arriskuan jarri duelarik. 14 milioi pertsonak baino gehiagok beren etxeak utzi behar izan dituzte, Ukraina barruan eta inguruko herrialdeetan babesa bilatuz, indarkeriatik eta ziurgabetasunetik ihes egiteko asmoz.

 

Erantzun integrala

Gatazka hasi zenetik, Entreculturas eta Alboan, Xavier Sarearen kideak izanda, Errefuxiatuentzako Europa Jesuiten Zerbitzuarekin (JRS-Europa) batera, bertan izan gara babesa, harrera eta laguntza eskaini nahian. Orain arte, 100.765 pertsonari lagundu diegu, batez ere Ukrainan eta inguruko herrialdeetan (Hungaria, Polonia, Errumania, Eslovakia eta Moldavia), baina Europako gainerako herrialdeetan integratzeko jarduerak ere lagundu ditugu.

 

Honako hauen bidez laguntza integrala eman dugu:

  • elikadura eta premia biziko ondasunak
  • aldi baterako ostatua
  • garraio segurua
  • babes eta laguntza psikosoziala
  • lege-laguntza eta hezkuntza-laguntza
  • oinarrizko osasun-zerbitzuak

[[{"fid":"7302","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"332","width":"539","class":"media-element file-default"}}]]

 

Hezkuntza, integrazioa eta etxebizitza

Larrialdiak jarraitzen duen bitartean, errefuxiatuen eta desplazatuen beharrak aldatuz joan dira, eta baita gure erantzuna ere. Hasiera batean larrialdiko laguntzari lehentasuna ematen badiogu ere, gaur egun epe luzerako ekintzak ezartzen ari gara, haurrek hezkuntzarako eskubidea berreskura dezaten eta familiak harrera-lekuetan integra daitezen bermatzeko, etxebizitza eta lana eskuratzea barne.

 

Epe luzerako gure erantzuna 5 ekintza-eremutan egituratzen da, pertsonak esku-hartzearen erdigunean jartzen dituztenak: errefuxiatuak Europa osoan hartzea; haien eskubideak babestea; haien parte-hartze aktiboa sustatzea; gizarte-interakzioa sustatzea; eta gure sare-lana integratzea eta indartzea, haien beharrei kalitatezko erantzuna emateko.

 

Horren adibide dira "ikasgela lagunkoiak", ondoko herrialdeetan hartutako Ukrainako haur errefuxiatuek hezkuntzarako sarbidea izaten jarrai dezaten bilatzen duen ekimena. Programa honen helburua ingurune segurua eskaintzea da, haurrek beren ikasketekin jarraitu ahal izan dezaten eta beren adineko beste haur batzuekin sozializatu ahal izan dezaten, beren bizitzetara normaltasun zentzu bat itzuli nahian.

 

Ainurren istorioa

"Zorte handia izan da zuen erakundeekin topo egitea. Etorkizuna duen pertsona gisa sentitzen laguntzen didate, ez bakarrik migratzaile gisa ". Hauek dira Ainurren hitzak, Ukrainako gatazka armatutik semearekin batera ihes egin behar izan zuen emakume ukrainarraren hitzak. Semea izututa zegoen misilengatik, baita soinu arinengatik ere. Beraz, erabaki zaila hartu zuten: Errumaniara ihes egitea leku seguruago baten bila. Herrialde berri batean integratzea ez zen lan erraza izan, baina, zorionez, JRS Errumaniako ikastetxe bat aurkitu zuten. Bertan, bere heziketarekin jarraitu ahal izan zuen, eta bere haurtzaroari berriro ekiteko giro abegikorra aurkitu zuen.

[[{"fid":"7304","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"297","width":"502","class":"media-element file-default"}}]]

Erantzuna Espainian

Espainian, Migratzaileentzako Jesuiten Zerbitzuarekin (SJM) eta Mimbre Sarearekin lankidetzan, hainbat ekintza egin ditugu harrerarako eta errealitate horren gaineko sentsibilizaziorako eta eraginerako.

Gure ikuspegia iritsi berriei lehen harrera eta oinarrizko orientazioa ematea izan da, baita gizarteratzeko proiektuak garatzea eta sare komunitarioak ezartzea ere. Gainera, abegi-programak ezarri ditugu, hala nola egoitza-harrera, bereziki larrialdi-egoeran dauden edo kalteberatasun handiagoa duten pertsonei zuzendutakoak.

 

Zure laguntza funtsezkoa da

Oraindik asko dago egiteko, baina gure egitekoa argia da: etxetik alde egin behar izan duten pertsonei modu integralean laguntzea, beren bizitzak duintasunez berreraiki eta etorkizun duina izan dezaten.

Premiazkoa da gatazka honen eraginpeko pertsonak hartzea eta laguntzea. Zure laguntza funtsezkoa da

[[{"fid":"7306","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"50","width":"340","class":"media-element file-default"}}]]