Skip to main content

Alboan eta beste 85 erakunde Schengen mugen erreformaren aurka

Erreforma hori suntsitzailea izan liteke pertsona migratzaile eta arrazializatuentzako
Alboan contra la reforma de fronteras Schengen

Alboan, gizarte zibileko beste 85 erakunderekin batera, Schengen Mugen Kodearen erreformaren aurka azaltzen gara, Europar Batasuneko Askatasun Zibilen, Justiziaren eta Barne Aferen Batzordeak laster egingo duen bozketaren bezperan. Horregatik, eurodiputatuengana jotzen dugu oinarrizko eskubideak defendatzeko eta erreforma hori bazter dezaten.

 

Zer da Schengen erreforma?

Gizarte zibileko erakundeek etengabe ohartarazi arren, Europar Batasuna erreforma horri buruzko akordio batera iritsi da, eta horren ondorioak suntsitzaileak izan daitezke pertsona migratzaile eta arrazializatuentzat. Erabaki horrek arriskuan jartzen ditu egoera larrian daudenen pertsonak, eta, hala, injustizia sistemikoa betikotzen du.

 

Zer eskatzen dugu?

Nahitaezkoa da politika horiei buruz erabakiak hartzean gizakiak kontuan hartzea. Pertsona guztien duintasuna eta eskubideak errespetatuko dituen Europa baten alde gaude, pertsona horien jatorria edo migrazio-estatusa edozein izanda ere.

Alboan-ek eta erakunde sinatzaileek giza eskubideen aldeko konpromisoa hartu dugu, eta etengabe lanean jarraituko dugu guztiontzako mundu bidezkoagoa eta solidarioagoa eraikitzeko.

Hauxe da eurodiputatuei zuzendu diegun gutuna.