Skip to main content

Emakume eta neskato afrikarrak ez dira errenditzen

Programa Mieza: Las mujeres y niñas africanas no se rinden

ALBOANek bideratzen duen Mieza Programa dela eta, babes- eta lekualdatze-egoeran indarkeria jasan duten emakume eta neskatoei laguntza ematea helburu duena hain zuzen ere, diagnosi fasearen barnean egindako azken bisitaldia garatu zen joan den ekainean.

Azken urtean zehar, ALBOANek aurretiazko lana egin du sexu-indarkeria egoeretatik bizirik atera diren emakume eta neskatoen testigantzak berreskuratu ahal izateko. Emakume eta neska horiek beren esperientziak, ametsak eta etorkizunerako eskaerak partekatzen dituzte. Bidaia horiei esker, ALBOANekin lankidetzan ari diren tokiko erakundeen gaitasun insitutzionalak eta erakunde horiek garatutako ekintzak egiaztatu ahal izan ditugu, praktika oank eta hobekuntza arloak identifikatzeko helburuaz. Bildutako informazioak ahalbidetuko du hurrengo bost urteetan, 2019tik 2024ra, garatuko diren ekintzarako ildo nagusiak identifikatzea.

 

Ekialdeko Afrikara egindako bidaia

Mateo Aguirre sj, Sabina Barone eta Odette Houedakor-ek osatzen dute  Ekialdeko Afrikara bidaiatu zuen taldea, Hego Sudanen, Etiopian eta Kenian existitzen diren babes-egoera ezberdinak ezagutzeko asmoz. Mabaneko pertsona errefuxiatuen esparruan, Hego Sudaneko ipar-ekialdean, herrialde horretako emakume musulmanak ikusi genituen, 2011ko gatazkatik ihes egin zutenak. Melkadidan, Etiopiako hegoaldean, Somaliako emakume eta nesken errealitatea ezagutu genuen: 2009tik ihes egin behar izan zuten lehorte, gosete eta erabatekoa zen ziurtasunik ezaren ondorioz. Bukatzeko, Kakuma bisitatu genuen, Keniako ipar-ekialdean. Bertan, Afrikako esparru zaharrenetariko bat dago, eta hara abiatu dira 1994tik errefuxiatu-mugimendu ezberdinak behartutako lekualdaketetan, Kongoko Errepublika Demokratiko, Ruanda, Burundi, Somalia eta Hego Sudanetik. Han, nazionalitate hego sudandarra duten emakume eta neska kristauekin hitz egin genuen. Hamarkadak zeramatzaten derrigorrezko lekualdaketan, gatazka anitzen ondorioz: lehenengoz, Sudanen, eta gero, Hego Sudanen; horregatik, elkarrizketatuak izan ziren emakume batzuk Kakuman jaioak ziren.

 

Itxaropena berreskuratzen duten emakumeak

Bisitaturiko lekuen arteko ezberdintasunak existitu arren, muturreko kalteberatasuna uzten dute agerian emakume eta neskek adierazitako testigantza guztiek, eta, bertan, indarkeria mota ezberdinak metatu egin ohi dira, jadanik lekualdatzean hasi baino lehen. Emakume eta neskentzat, tradiziozko praktikak mantentzeak indarkeria fisiko eta psikologikoa eragiten du, baita eskola bertan behera uztea eta menpekotasun ekonomikoa ere. Tradiziozko praktika horiek era askotakoak dira: goizegi eskontzea, bai komunitate kristauetan, bai musulmenetan; emakumezkoen mutilazio genitala, komunitate somaliarrean nabarmena da, eta gizonen menpeko egoera. Indarkeria mota horiei gehitu behar zaizkie gatazka armatuen eta goseteen eraginez bat-bateko sortutakoak. Babes- eta mugimendu-egoeretan aritzeak areagotzen du larritasun ekonomikoa eta oinarrizko zerbitzuak erabili ahal izatea –hezkuntza eta osasun-zerbitzuak- eta, halaber, ziurtasunik eza ere handitzen da. Aipatutako hiru herrialdeetan, emakumeek azaldu zituzten esparruen kanpoaldean pairatutako bortxaketa kasuak, ezezagunek sortutakoak, eta gaueko erasoak bizilekuetan. Horrez gain, derrigorrez mugitu beharrak eta babes-egoerak sortarazten dituzte gatazkak eta familien barneko hausturak. Horregatik, hainbat emakumek, bakarrik geratu ostean, seme-alaba askoren ardura hartu behar izaten dute.

Indarkeria- eta pobrezia-testuinguru horien aurrean, antsietate eta beldurra azaltzen dituzte emakume eta neskek. Batzuek bukatutzat ematen dute beren bizitza. Hala ere, askok egoera gainditu nahi dute eta, halaber, etorkizun hobea lortu beraientzat eta beren seme-alebentzat. Emakume errefuxiatuen elkarte batzuek adierazi zuten beren komunitateetan ahots zabalagoa izateko desioa, lehen aipatutako praktika tradizionalak eraldatzekoa eta bortxaketa kasuetan komunitatearen bitartekari-lanak egitekoa, batzuetan erasotzailearekin ezkontzera beharturik baitaude. Itxaropentsua gertatzen da ikustea, bizitzaren kolpe latzak sufritu arren, badaudela emakume eta neskak, gainditzeko bideak bilatzen jarraitzen dutenak. Eta Kakuman, emakumeentzako babes-guneko horman idatzita dagoen moduan: “I will never give up” (“Inoiz ez naiz errendituko”).

 

[[{"fid":"2631","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"376","width":"566","class":"media-element file-default"}}]]

 

Etorkizunerako erronkak

Bidaia honek balio izan du hainbat erronka egiaztatzeko, baita emakume eta nesken aldeko hobekuntza-arloak lantzeko ere:

  • Arreta psikologikoa profesionalizatzea
  • Hezkuntza eta lanbide prestakuntzarako eskaintza zabalagoa eratzea. Erronka handienetakoa da diru-sarrerak sortzen dituzten jarduerak berritzea, maiz proposatutakoak –ile-apainketa, joskintza edo gozogintza- lanerako eskaintza eskasekoak baitira, eta emakumezkoen rol estereotipatuak errepikatzen baitituzte.

Erronka horiei aurre egiteko, ALBOANek tokiko erakundeei laguntzen die: Errefuxiatuentzako Zerbitzu Jesuitari, Synergie de Femmes pour les Victimes des Violences Sexuelles delako erakundeari (Kongoko Errepuplika Demokratikoan). Halaber, laster beste batzuekin ere arituko da: Maroko eta Tangerreko Migrazioen Ordezkaritza Diozesiarra, aipatutako ekintzak dagoeneko garatzen dituztenak.

Hurrengo bost urteetan, ALBOANek erronka handia du aurrean, emakume eta neska afrikarrekin aritzen diren erakundeei laguntzeko, emakume eta neska horiek beren bizitzak eta beren etorkizuna berreskura dezaten.

Sabina Barone