Skip to main content

Elkartzen gaituzten kausak

Las causas que nos unen

“Elkartzen gaituzten kausak” izenburua hartuta, Espainiako Jesusen Lagundiaren Nazioarteko Lankidetzaren obrak garen aldetik, Entreculturas eta Alboan erakundeok argitaratu berri dugu elkarren estrategia biltzen duen dokumentua.

Bi GKEek, 2018ko urtarriletik, integrazio-prozesurako elkarlanean dihardugu, Herritartasun Globalerako eta Nazioarteko Lankidetzarako estrategia bakar bat eraiki eta inplementatzeko helburuaz. Dokumentu hau argitaratzea bada integrazio-prozesuaren beste zehaztapen bat, misioari zerbitzu hobea eskaintzea helburutzat duena, baita sektorearen etorkizuneko erronkei aurre egiteko gaitasun eta eragin handiagoa ematea ere.

Plan honetan, defendatu nahi ditugun bidezko bost kausari ematen diegu lehentasuna, bi erreferentzia-eremu handi abiapuntutzat hartuta: alde batetik, Jesusen Lagundiaren Lehentasun Apostoliko Unibertsalak eta Espainiako Probintziako Plan Apostolikoa eta, bestetik, gizarte zibilaren eta nazioarteko erakundeen garapenerako agenda globala, Nazio Batuen Erakundeak 2030. urtera arte ezarritako Garapen Jasangarrirako Helburuetan zehazten dena.

Kausak ondoko hauek dira:

  • Kalitatezko hezkuntzarako eskubide unibertsala bermatzea.
  • Pertsona migratzaile eta errefuxiatuen bizitza duinaren defentsa.
  • Justizia sozio-anbientalaren sustapena.
  • Herritartasun globala eta partaidetza sendotzea.
  • Genero-ekitatea bultzatzea.

 

Elkarren artean loturik ulertzen ditugu kausa horiek, eta beharrezkoa da horietan guztietan aurrera egitea, nahi dugun garapen integrala lortu ahal izateko, hainbat urtean horren alde lan egin dugularik. Lehenengo hiru kausak gaiaren araberakoak dira, eta generoari eta partaidetzari dagozkienak zeharkakoak dira.

Dokumentuak gure integraziorako prozesua biltzen du, bai eta azpimarratu ere kausa bakoitzaren definizioa eta lehentasunezko esku-hartzeko estrategiak eta ildoak, 2020-2025 denboraldian gure ekintza-eremua osatzen dutenak, hain zuzen.

Argitaratze honek integratze-prozesuaren alorreko beste pauso bat adierazten du, eta gehitu behar zaie joan den urteko urrian bi erakundeek jadanik beren markak parekatzean emandako pausoei. Alboan eta Entreculturas erakundeek bi identitate grafiko erabiltzen dituzte, tipografia, estiloa eta ikus-izaera partekatuta izanik. Aldaketa xumea da, baina, aldi berean, esanguratsua: marka-identitatearen bitartez, gero eta elkartuago aritzeko nahiaren adierazpena.
 

Erantsitako dokumentuak