Skip to main content

Boluntariotza. Zerbitzu-bokazioa bizi-apustu gisa

Voluntariado

VOLPA programa Entreculturas eta Alboan erakundeen nazioarteko boluntariotzako baterako proposamena da. Pedro Arrupe Boluntariotza Sareak (Red de Voluntariado Pedro Arrupe, VOLPA) elkartasun-ibilbide bat eskaintzen du, epe luzeko proposamen gisa, zeinetan parte-hartzaileek bizpahiru urteko konpromisoa hartzen duten. Amaia Olaortuak eta Iñigo Barrenak ametsak eta bizi-proiektua partekatzen dituzte. Duela urtebete osatu zuten bederatzi hilabeteko hasierako prestakuntza-aldia, eta gaur-gaurkoz Ekuadorren daude; handik eman digute beren esperientziaren berri. Eskerrik asko zuen konpromiso eta eskuzabaltasunagatik!

 

Amaia Olaortua e Iñigo Barrenaren testigantza

 

"Amaia eta Iñigo gara, gazte bilbotarrak, fededunak, inaziotarrak eta oso familiarrak. Mundu bidezkoago bat sortzeko konpromisoa dugunak; sufritzen dutenei lagun egiten diegunak. Horregatik naiz erizain kooperantea; eta horregatik naiz osasun-arloko familia-medikua. Musika eta natura zaleak, bihotza mendiaren eta itsasoaren artean bereizita dugunak. Gure adiskideengatik zorionekoak. Jainkoarekin esker onekoak, bidean elkar jarri digulako eta bikotean proiektu komun bat dugulako amets.

 

Txikitatik Jesusen Konpainiaren inguruarekin oso lotuta egon gara, haren obren bitartez; hortaz, Alboan ezaguna genuen. Hala ere, inoiz ez ginen erakundearekin zuzenean lankidetzan aritzera iritsi, VOLPA programan parte hartzen hasi ginen arte. Gure etorkizuna elkarrekin proiektatu aurretik, zerbitzu-bokazio handia bizi genuen, eta denborarekin, gizatasunaren mugak besarkatzeko dei partekatua izatera iritsi zen. Bilaketa-prozesu horretan, VOLPA programan aurkitu genuen erantzuna Jainkoak bikote gisa egiten digun gonbidapenari.

 

Horregatik, 2021. urtearen hasieran, prestakuntza eta bereizketa-prozesu bati ekin genion, gaur egun lerro hauek Sabanilla-tik, Ekuadorreko kostako landa-herrixka batetik, idaztera eraman gintuena: gure etxea, 2022ko urtarriletik. Hemen, FASMAD Fundazioarekin aritzen gara lankidetzan boluntario gisa. Fundazio hori Jesusen Konpainiaren Ekuadorreko sektore sozialeko kidea da. Gaur-gaurkoz, osasun-proiektu prebentibo eta komunitarioa dinamizatzen ari gara, lurraldeko genero-indarkerian arreta jarrita. Horri esker, familia zaurgarriak bisitatzen ditugu, horiei lagun egiteko, tailerrak antolatzeko, prebentzio-kanpainak sortzeko eta komunitate, instituzio eta oinarrizko erakundeen arteko sareak josteko aukera daukagu.

 

[[{"fid":"6327","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"455","width":"607","class":"media-element file-default"}}]]

 

Parrokia honetako bizilagunen bizikidetza estua tarteko, desberdinkeriek gizartean eragiten dituzten ondorioen lekuko pribilegiatuak gara: indarkeria normalizatzen duten etxeak, urik gabeko komunitateak, behar baino lehen ama izatera behartutako neskatoak, amets handirik izateko eskubiderik gabeko gazteak... Beti ez da erraza izaten poztasuna ereitea egoera horietan. Hala ere, Jainkoak harritzen jarraitzen gaitu jende horri itxaropena heldu eta gordetzeko eman dion gaitasunarekin.

 

Gutxiagorekin bizitzeak, zenbait gaixotasun edo arrisku izateko aukeraren menpe egoteak eta horrenbeste sufrimenduren lekuko izateak ahuldu egiten gaitu, baina, aldi berean, inguruko pertsonekiko hurbilagoak izanarazten gaitu. Egoteak baino egiteak, konfiantza izateak baino planifikatzeak eta edukitzeak baino partekatzeak duen garrantzia ulertzea izaten ari da aldi honetako ikaskuntza nagusietako bat. Hori guztia elkarrekin egiteak bikote gisa eraikitzen gaitu, etorkizun bat ezartzen laguntzen digu gure bizi-proiektu komunean. Egunez egun errealitate horrek eraldatzen utziko ahal gara, eta, horrela, Jainkoaren tresna bihurtu mundu honetan."

 

* Zu ere boluntarioa izan ahal zara