
Egin zaitez boluntario
Animatu eta egin zaitez ALBOANeko partaide!
ALBOANen hauxe da gure nahia: boluntarioek gure lanarekin konpromisoa hartzea eta elkarrekin herritar parte-hartzaileak eraikitzen joatea. Guregan jakin-mina eta besteekin ikasbideak, esperientziak eta metodologiak partekatzeko interesa piztea, guztiontzako duina eta bidezkoa izango den mundu bat eratzeko zereginean lagundu gaitzaten.
Política de voluntariado - Versión cortaPolítica de Voluntariado - Versión larga

NAZIOARTEKO BOLUNTARIOTZA
Alboanek egiten duen Hegoaldeko esperientziaren proposamena VOLPA programan zehazten da. Programa hori Entreculturas erakundearekin elkarlanean egina dago eta Alboanek pertsonei laguntzen die Euskadin eta Nafarroan.
Pedro Arruperen Boluntario Sarea (VOLPA) honako hauez osatzen da:
- ALBOANEAE eta Nafarroa
- Entreculturas lurraldearen gainerakoa
Harremanetarako
- Cristina Maoño
- volpa@alboan.org
- 944 151 135
Programaren helburuak:
- Topaketarako urratsak ahalbidetzea, herri eta pertsonen arteko hurbiltasun pertsonalaren bidez.
- Balio berriak eta bizi-konpromisoa sortzea.
- Sentsibilizatzeko eta gizarte eraldaketarako eragileen prestakuntza bultzatzea.
Zenbait urrats ditu programak:
Epe luzerako proposamen gisa planteatzen da elkartasunerako ibilbide hau, eta zenbait urrats ditu. Horrek dakar berekin pertsona boluntarioek izan behar dutela 2 edo 3 urteko lotura programarekin:
- Irailean, pertsona hautagaien aukeraketa.
- Boluntariotzaren prestakuntza. Bederatzi hilabetean zehar, urritik ekainera arte, Alboanek dituen egoitzetan (Bilbo, Gasteiz, Donostia, Iruña).
- Hegoaldean garatutako esperientzia, laztasun eta elkarrekikotasunari dagokienez, hots, bizitza eta zerbitzua uztartuz. Latinoamerikako edo Afrikako herrialdeetara bidaiatzen da, hurrengo urtearen urritik aurrera; ordutik haratago, Hegoaldeko egonaldia urtebete edo bi urtekoa izango da.
- Itzulera: boluntariotzaren ondokoa sei hilabetekoa, gutxienez, izango da, eta lagundutakoa.
Parte hartzeko baldintzak hauek dira:
- 23 urte baino gehiago izatea.
- Heldutasun psikologiko eta humanoa edukitzea, baita elkarlanean aritzekoa ere.
- Jarrera elkarrizketatzailea, errespetuzkoa eta irekia izatea, bestelako errealitate, erlijio eta kulturekiko topaketan.
- Aldez aurretik boluntariotzako esperientzia edukitzea, baita konpromiso sozialekoa edo parte-hartze herritarrekoa ere.
- Bederatzi hilabetez garatuko diren prestakuntzan eta laguntza pertsonalizatuetan, 6 talde-topaketetan parte hartzea.
Helmugako herrialdea interesaturik dagoen pertsonaren profilaren eta tokiko erakundeen beharren araberakoa izango da.
Alboanek aseguru medikoa beteko du, pertsona boluntarioak bere gain hartuko du bidaia, eta harrerako erakundea arduratuko da egoitzaz eta mantenuaz.

Egoitzako Boluntarioak
Boluntario-lana eta osatzen diren lantaldeak aldatzen doaz, unean-unean zer pertsona dauden, zer interes duten eta zenbaterainoko prestasuna duten arabera, baita ALBOANek zer premia dituen arabera ere.
ALBOANekin gure egoitzetako batean kolaboratu nahi baduzu, beharrezkoa da:
- 1
Taldean lan egiteko eta ikasteko gogoa izatea
- 2
Astean gutxienez bi ordu izatea libre eremuotako batean kolaboratzeko
- 3
Prestakuntza-jardunaldietan parte hartzea
Harremanetarako
- Cristina Maoño
- voluntariado@alboan.org
- 944 151 135
ALBOANek gure eremu guztietan kolaboratzeko aukera ematen du. Adibide gisa, hona hemen jarduneko zeregin eta talde batzuk:
- Bidezko merkataritza: bidezko merkataritzako produktuak saltzea, produktuok sailkatu eta etiketatzea, ferietara eta azoka txikietara joatea eta kontsumo zentzudunari eta arduratsuari buruzko sentikortasuna sustatzea.
- Komunikazioko eta diseinuko zereginetan laguntzea: ALBOANen irudia eta proiektua zabaltzea, beste pertsona batzuk atxikitzera bultzatuz.
- Kaleko ekintzak: kaleko ekitaldi, feria eta jardueretan parte hartzea.
- Kudeaketa: kanpainen segimendua, materialak bidaltzea, biltegia eta salmentak kudeatzea eta administrazioko zereginak.
- Nazioarteko lankidetza: proiektuen segimendua egitea, laburpenak prestatzea eta itzulpenak egitea.
- Hezkuntza:material didaktikoak prestatzea, prestakuntzako gaietan eta sentikortzeko hitzaldietan parte hartzea, taldeei laguntzea,…
- Ikasketak eta hezteko proposamenak: ikasketa eta ikerketetan parte hartzea eta eragin politikoko kanpainak prestatzea.
- Dokumentazioa: liburutegia, bideoteka eta aldizkariak sailkatu eta antolatzea.
EU Aid Volunteers
EU Aid Volunteers es una iniciativa que reúne además a voluntariado y organizaciones para prestar apoyo práctico a proyectos de ayuda humanitaria de comunidades afectadas por catástrofes.
EU Aid Volunteers es una iniciativa que reúne además a voluntariado y organizaciones para prestar apoyo práctico a proyectos de ayuda humanitaria de comunidades afectadas por catástrofes.
En el marco del Poyecto Xchange: Exchange of good practices and cooperation in humanitarian action to generate engagement, financiado por la UE (EU Aid Volunteers Initiative: capacity building), Alboan junto con otras 16 organizaciones europeas, africanas y latinoamericanas hemos trabajado conjuntamente para el fortalecimiento institucional en el ámbito del voluntariado internacional.
Tras 3 años de ejecución del proyecto, que se vio muy afectado en sus dos primeros años de ejecución por la Pandemia, se ha logrado fortalecer las competencias y habilidades de las organizaciones en la gestión del voluntariado, se han generado redes e intercambio de conocimientos y se han generado investigaciones y documentos de referencia.