Skip to main content

Amazoniari buruzko Sinodoa: zerbait berria jaiotzear dago!

Amazonía

Eliza-, ekologia- eta herritar-proiektu handia da Amazoniako Sinodoa, mugak gainditu eta ildo pastoralak birmoldatzeko helburua duena, gaur eguneko garaietara egokitu eta beste etapa berri bat eraikitzeko asmoz, Justizia Sozialaren, herrei indigenen eta lurraldeko ekosistemaren defentsan.

 

Bederatzi herrialdek osatzen dute Panamazonia: Brasil, Bolivia, Ekuador, Peru, Venezuela, Surinam, Guayana eta Guayana Frantsesak. Lurralde hau planeta osorako oxigeno-iturri garrantzitsuenetarikoa da, bertan munduko oihan-erreserba nagusien herena baitago. Planetaren biodibertsitate-erreserba handienetarikoa da, eta izoztua ez den ur gazaren %20 dauka bere barnean. Lurralde handi honetako biztanleak ia 34 milioi dira, eta horien artean, indigenak dira hiru milioi baino gehiago, 390 talde etnikotik gora osatzen dituztenak. Herri eta kultura ezberdinetakoak izanik, hala nola, jatorri afrikarrekoak, nekazariak, kolonoak…, landarediarekin eta ibaietako urarekin harreman bizian dihardute.

 

2017ko urrian, Francisco Aita Santuak Panamazoniari buruzko Sinodoaren Asanblada Berezira deitu zuen, eta bertan azaldu zuen helburu nagusia zela “Jainkoaren Herriaren alderdi hura ebanjelizatzeko bide berriak eratzea, batez ere indigenen kasuan, askotan ahaztuak izaten baitira, etorkizun lasaia izateko aukerarik izan gabe; Amazoniako oihanak, gure planetarako oinarrizko birika denak, krisiak pairatzen du eta horrek ere kaltetu egiten du gogor egoera”.

 

Aita Santuak, 2018ko urtarrilean, lehen aldiz Amazoniako lurraldeak ukitu zituenean, aditzera eman zuen indigenenganako kezka, eta hauxe azaldu zuen: “Agian, Amazoniako herriak ez dira inoiz egon orain bezain mehatxaturik”. Justizia Soziala eta herri horien eskubideak premiazko alderdiak dira Francisco Aita Santuarentzat, eta argi azaldu zuen: “Arazo nagusia da nola elkartu eskubidea eta garapena, baita soziala eta kulturala ere, herri indigenen eta beren lurraldeen berezko ezaugarriak kontuan harturik.”

 

Sinodoa hastear egonda, hurrengo dokumentuak lagunduko digu eliza-ekitaldi honek duen itxaropenerako zentzuan sakontzera.

 

DOKUMENTUA IRAKURTZEKO. (gazteleraz). Erreferentzia: jesuitak.es