Migrazioak eta klima-aldaketa

Gure bizimoduak eta kontsumo-ereduak hasieran pentsa genitzakeenak baino inpaktu handiagoak dituzte. Klima-aldaketa, neurri handi batean gure kontsumoaren ondoriozko berotegi-efektuko gasek eragindakoa, milioika pertsonak beren etxeak uztera behartzen ditu.
Migrazioen Nazioarteko Erakundearen arabera, migrazio klimatikoak ingurumen-migrazioen kategoria bat da. Baina, errealitatean, klima-aldaketaren ondorioz desplazatutako pertsonek oraindik ez dute nazioarteko estatus juridiko zehatzik aurkitu.
Ama lurra larrialdi klimatikoan dago eta Giza Eskubideei zuzenean eragiten die. Bada garaia ingurumenerako eskubide berri bat eskatzeko.