Gurutze-Bidea, etxetik

Jesusen jarraitzaleak izanda, gure fedearen ospatzeko Aste Santua sasoi nagusia dugu. Aurten Pazkoa baldindatzua datorkigu gure bizitza hankaz gora jarri duen osasun-krisiagatik, eta, beraz, hausnarketara eta barrukuoa berritzera deituak gara.
ALBOANetik Gurutze-Bidea etxetik egiteko gonbidatu nahi zaituztegu, egoera zaurgarrian dauden errefuxiatu eta migratzaileekin batera Jesusen ibilbidea egitera. Horretarako ikusentzunezko aurkezpen honetan otoitzerako ibilbidea, eta elkartasuna eta gizarte-konpromisoa sustatzeko sentsibilizaio ibilbidea aurkituko dituzue
Toki bat munduan. Migratzaile eta errefuxiatuen Gurutze-Bidearen ikusentzunezko aurkezpena
"TOKI BAT MUNDUAN" erakusketak urtero beren etxea uztera behartuta izaten diren milioika pertsonen drama hurbiltzen digu. Hainbat arrazoik bultzatuta etxea lagatzen dute: gerra, jazarpen politikoa, hondamendi naturalak, degradazio ekologikoa, bizimodua irabazteko baliabideen gabezia eta beraien bizia edo askatasuna mehatxatzen duten bestelako egoerak.
Pertsona migratzaileekin batera bidaiatzera gonbidatu nahi dugu Loiolako Saindutegiak eta ALBOAN-ek, eta bi ibilbide proposatzen ditugu:
- IKUSI ETA ENTZUTEKO: OTOITZERAKO IBILBIDEA egitea irudiak ikusten ditugun bitartean, gurutze-bidearen eta pertsona migratzaileen ihesaren arteko paralelismo bat eginez. Bide horretan laguntzeko, Bibliako erreferentziak eta Engelbert Mveng jesuita afrikarraren margolanak baliatu dira panelak osatzeko.
- IKUSI ETA ENTZUTEKO: SENTSIBILIZAZIO IBILBIDEA, irudiak eta azalpenezko testuak erakusten dituena. Horien bidez, ihesean eta bizitza duin baten bila ari diren pertsonen migrazio-prozesuen arrazoiak eta ondorioak azaltzen zaizkigu..
* Herrialde pobretuetan garapen ekonomikoa bultzatzen dugu, migrazio beharturik gerta ez dadin. ALBOANi lagundu bizi-baldintza duinak garatzen ahalbidetu ahal izateko Hegoaldeko pertsonekin batera.
1. Jesus hiltzera epaitua. Migrazioak
Gerrak Masisin, Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean, lekualdatutako pertsonak. Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuaren argazkia.
2. Jesusek gurutzea hartu. Lekualdatuak eta errefuxiatuak
Siriako gerratik ihes egindako errefuxiatuak Hungarian, Alemaniara bidean. Radek Procyken argazkia.
3. Jesus lehenengo aldiz eroria. Gatazka armatuak eta indarkeriak
Greziako Lesbos uhartea, Turkiarekin batera, Europar Batasunean sartzeko puntuetako bat da. Darrin Zammit Lupiren argazkia Europako Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuarentzat.
4. Jesusek topo egiten du bere Ama. Ingurumen-narriadurak
Indiako adivasi landa-komunitateek beren lurra utzi behar izaten dute, hartan azpiegiturak egiten baitira. Paulo Teja Sj-ren argazkia.
5. Jesusi Zirineko Simonek laguntzen dio gurutzea eramaten. Baliabide naturalak
Emakumeak gure teknologia egiteko erabiltzen den minerala garraiatzen, Rubayako meatzean, Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean. Ivan Benitezek ALBOANentzat egindako argazkia.
6. Beronikak Jesusi aurpegia xukatzen dio. Herri indigenak
Aguaruna Huambisa Marañon ibaiaren ondoan bizi da, Peruko Amazonian, enpresa transnazionalek gutiziatutako lurralde batean. ALBOAN
7. Jesus bigarren aldiz erortzen da. Haurrak
Siriar neskatila, Budapesteko Keleti tren-geltokian (Hungaria).
8. Jesusek Jerusalengo emakumeei hitz egiten die. Abusuak eta esplotazioa
Erdialdeko Amerikako migratzaile irregularrak, Estatu Batuetara bidean. Munduko migrazio-bide nagusietako eta arriskutsuenetako bat da hori. Erdialdeko Amerikako Emigranteentzako Zerbitzu Jesuitaren sarearen argazkia.
9. Jesus hirugarren aldiz erortzen da. Mugak
Sahara azpiko migratzaileak Senegaldik Kanarietara doaz, Kanariar uharteak baitira Europan sartzeko puntuetako bat. Sepp Friedhuberren argazkia.
10. Jesusi bere jantziak kentzen dizkiote. Bizitza arriskuan
Salbamendu-txalekoak, gure ustez abandonatuak, Greziako Kos uhartean. Dinos Michailen argazkia.
11. Jesus gurutzean josia. Emakumeak
Burundiar emakume lekualdatua, Kiyange-ko Barne Lekualdatuen Esparruan, Burundin. ALBOAN
12. Jesus gurutzen hiltzen da. Familiak
Siriako familia errefuxiatua, Hungaria zeharkatzen ari dela. Radek Procyken argazkia.
13. Jesus gurutzetik jeitsia. Guztion onura
Latinoamerikar gaztea, ostalaritza-sektorean lanean. Juan Moninoren argazkia.
14. Jesus hilobiratua. Migratzaileak opari bat dira
Siriar neskatila bat, Bar Elias-eko (Libano) Naharya ikastetxean. Kristóf Hölvényiren argazkia Europako Errefuxiatuentzako Jesuiten Zerbitzuarentzat.
15. Jesus berpiztu da. Aldaketa horretan parte har dezakezu
Bartzelona, pertsona errefuxiatuen harreraren aldeko manifestazioa.
"Munduko pandemiaren aurrean, Herritartasun Globala" ekimena ere aurrera eramaten dugu. Horren bitartez, herritarrok martxan jartzen dituzten jarduerak jakinaraziko dizkizuegu, etxean erabiltzeko hezkuntza baliabideak eskainiko, eta Hegoaldeko datozkigun informazioen berri emango. #HerritartasunGlobalaGara #NiEtxeanGeratzenNaiz