Urriaren 2 eta 3an, berdintasuna garatzeko maskulinitateak: hitzaldia eta lantegia Erick Pescadorekin

Alboan Alboan
28/09/2020
Berdintasuna garatzeko maskulinitateak: hitzaldia eta lantegia Erick Pescadorekin

Hilabete hasiko gara eta generoari, berdintasunari, maskulinitateei eta indarkeria matxisten prebentzioari buruzko espezialista Erick Pescador Albiach egongo da gure artean. Urriaren 3an (larunbata), Erickek eremu formaleko eta ez-formaleko hezitzaileentzako (gizonentzako) 4 orduko lantegia emango du beste maskulinitate posible batzuei buruz.

 

Era berean, “Indarkeriarik gabe gizona izateko beste modu posible batzuk: maskulinitate tradizionala behatzea, ulertzea eta desmuntatzea”  izenburuko hitzaldi irekia emango du, gizon eta emakumeentzat. Bertan, hezkidetzan izan duen esperientziaz eta, zehatz-mehatz, mutil gazte eta nerabeekin berdintasunaren arloan egindako lanaz hitz egin ahalko dugu Erickekin. 

 

Bi jarduerak Arrupe Etxean, Bilbon, egingo dira:

  • Hitzaldi irekia: urriaren 2an (ostirala), 18:30ean. Izena eman >  
  • Maskulinitateei buruzko lantegia: urriaren 3an (larunbata), 10:00etatik 14.00etara arte. Lantegian parte hartzeko jarri harremanetan s.gonzalez@alboan.org helbidean edo, bestela, whatsapp 609232627 helbidean.

 

Aforoa bete arte. Gorde ezazu zure lekua!

Kategoria: