Skip to main content

Urriak 22-24, BESOZABALIK: errefuxiatu zein migratzaileenganako harrera esperientziak

BESOZABALIK: experiencias de acogida a personas refugiadas y migrantes,

Behartutako lekualdatzearen ondorioz sortutako egoeraz gain, pertsona errefuxiatuak eta migratzaileak susmoaren itzala jasaten ari dira, eta, are gehiago, areriotasuna ere zenbait sektore sozial eta politikoren aldetik. Horren aurrean, inoiz baino beharrezkoagoa gertatzen zaigu erantzun eta proposamenak formulatzea.

 

Testuinguru horretan, urriaren 23, 24 eta 25ean, Bilboko Arrupe Etxean garatuko dira BESOZABALIK jardunaldiak: pertsona errefuxiatuei eta migratzaileei emandako harrera esperientziak. ALBOANek, Bilboko Ellacuría Zentroak eta Donostiako Loiolaetxeak antolatuak dira, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntzaz. Jesusen Lagundiak bultzatutako Hospitalitatea ekimenaren barnean garatuko dira jardunaldiak, eta helburutzat dute pertsona errefuxiatuei eta migratzaileei ahotsa ematea, harrera esperientziak partekatzea, zubiak eraikitzea, eta aldaketa eta inplikaziorako alternatibak azaltzea.

 

Ikuspegi ezberdinetatik arituko dira hizlariak, eta modu kritikoan lagunduko dute aztertzen gaur eguneko giza mugimenduen errealitatea, baita harrera eta elkarbizitza testuinguruetan diharduten elkarteen zereginak ere. Horrela, gurekin egongo dira Pepa Torres, teologo feminista, eta Interlavapiés sareko gizarte hezitzailea; José Ignacio García SJ, Errefuxiatuen aldeko Europako Jesuiten Zerbitzuko zuzendaria, eta Santiago Agrelo, Tanger-eko Artzapezpiku emeritua. Eta, erakundeen artean, Patrocinio Comunitario, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Irungo Harrera Sarea. Horrez gain, pertsona migratzaileak etxeetan hartu dituzten familien testigantzak ere izango ditugu.

 

JAITSI EGITARAUA