Migratzaileen ezohiko erregularizazioa: Harrera gara

2026an, ezohiko prozesu bat jarri da martxan, 500.000 migratzaile ingururi aukera emango diena beren egoera administratiboa erregularizatzeko, eta, hala, dagoeneko gure elkarbizitzaren parte den errealitate bat aitortzeko.
Erregularizazioa albiste ona da, eta zuzenean interpelatzen ditu gure balio sakonenak: justizia soziala, abegikortasuna, giza duintasunaren errespetua eta pertsona migratzaile eta errefuxiatuekiko elkartasun aktiboa. Prozesu horrek, premia administratibo bati erantzuteaz gain, aukera ematen du gizarte inklusiboago eta kohesionatuago baterantz aurrera egiteko.
Harrera gara
ERREGULARIZAZIO kanpaina: HARRERA GARA, Jesusen Lagundiko Gizarte Sektoretik ahaleginak batzen lagundu nahi dugu erakunde, administrazio eta herritarrekin, prozesua behar duten pertsona guztiengana irits dadin.
Guztion artean benetako harrera lurralde bat izatea nahi dugulako: aitortzen duen gizarte bat, eskubideak bermatzen dituena eta hurbiltasunez eta justiziaz laguntzen diguna


