Skip to main content

Ukrainarekiko elkartasunak Bilboko Jesusen Bihotza eliza bete zuen

 Solidaridad con Ucrania

Maiatzaren 20an Bilboko Bihotz Sakratuaren elizan, Jesuiten Egoitza, ukrainar herriari elkartasuna adierazteko kontzertua burutu zen. Tenplua txiki geratu zen bere hondar alea jarri nahi izan zuen jendetza hartzeko, eta Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Abesbatzaren, Deustuko Unibertsitateko Koruaren eta Ibarrekolanda Institutuko Eskolan Kantariren emanaldi bikainaz gozatzeko.

 

[[{"fid":"5826","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"413","width":"299","class":"media-element file-default"}}]]

 

Alboan-etik eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratutako entzuleei eta abesbatzei beren eskuzabaltasunagatik. Ukrainan eta munduan bakearen aldeko kantu batean beren ahotsak batu zituzten; musika kantaldi zoragarri bat emanez, gure arima goratzen duena eta pertsona bakoitzaren onena erreskatatzen duena guztion onerako jartzeko. Bildutako 1.500 euro horiek Ukrainako gerraren ondorioz lekualdatutako pertsonei laguntzeko erabiliko dira.
 

Kausa honetan lagundu nahi baduzu, hemen egin dezakezu.

 

[[{"fid":"5827","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"67","width":"454","class":"media-element file-default"}}]]