Skip to main content

"Toki bat munduan" erakusketak migratzaile eta errefuxiatuen drama hurbiltzen digu

Exposición "Un lugar en el mundo"

 

Azpeitiako Loiolako Santutegian kokaturiko Toki bat munduan (http://migrantesforzosas.alboan.org/eu/) izeneko argazki erakusketak garaiotako drama humanitario handienetako batera gerturatzen digu, gure inguruan pertsona migratzaileen alde lan egiten duten elkarteei lagun diezaiegun.

Urtero, milioika pertsonak beren etxea uztera behartuta izaten dira, hainbat arrazoik bultzatuta: gerra, jazarpen politikoa, hondamendi naturalak, degradazio ekologikoa, bizimodua irabazteko baliabideen gabezia eta beraien bizia edo askatasuna mehatxatzen duten bestelako egoerak.

Beren jatorriko abiapuntutik irtetean, bidean eta leku seguruago batera iritsi bitartean, indarkeria mota askotarikoak pairatzen dituzte pertsonek, eta etengabe urratzen dira haien eskubideak.

[[{"fid":"1479","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"289","width":"425","class":"media-element file-default"}}]]

Erakusketa honen bitartez, pertsona migratzaileekin batera bidaiatzera gonbidatu nahi dugu Loiolako Santutegiak eta jesuiten ALBOAN gobernuz kanpoko erakundeok, eta bi ibilbide proposatzen ditugu:

  • Otoitz-bide bat egitea irudiak ikusten ditugun bitartean, gurutze-bidearen eta pertsona migratzaileen ihesaren arteko paralelismo bat eginez. Bide horretan laguntzeko, Bibliako erreferentziak eta Engelbert Mveng jesuita afrikarraren margolanak baliatu dira panelak osatzeko.
  • Sentsibilizazioa sustatzeko ibilbide bat, irudiak eta azalpenezko testuak erakusten dituena. Horien bidez, ihesean eta bizitza duin baten bila ari diren pertsonen migrazio-prozesuen arrazoiak eta ondorioak azaltzen zaizkigu.

Erakusketa Santutegiko parkean jarrita dago behin-betikoz. Galvanizatutako burdinezko 15 panel dira 1,5 eta 1 m.-eko argazkiak dituztenak. Argazkiak dibond (aluminio) delakoan daude inprimaturik. Panelek led argia dutela gauez ere ikusi ahal izango dira.

Loiolako Santutegia eta ALBOAN GKEaren elkarlanaren fruitua da erakusketa.