Skip to main content

SAVE THE DATE: Otsailaren 4an Bilbon, korrika egin haur errefuxiatuen alde

Otsailaren 4an, igandea, Bilbon "Korrika egin kausa baten alde, korrika egin Haur Errefuxiatuen alde"egingo dugu, Deustuko Unibertsitatearekin eta Indautxu Jesuitak ikastetxearekin elkarlanean. Elkartasunaren jaia izango da, bertan korrika egiteko, ibiltzeko eta dantzatzeko aukera egongo da, eta Santa Ageda bezpera izanik, Jesuiten ikastetxeko Ikasle Ohien Abesbatzaren ahotsak entzuteko aukera izango da. Ekitaldi hau Entreculturas GKEarekin urtero egiten dugun eta aurten beste 12 hiritan egiten den "Corre por una causa" lasterketa solidarioen zirkuituaren barruan kokatzen da. Bilbok 2024ko zirkuitua irekiko du, lehenengo hiria izango da.

 

9 km.-ko lasterketa edo 5 km.-ko ibilbidearekin, zapatilak janztera gonbidatu nahi zaituztegu, eta Ukraina, Libano, Kolonbia edo Tanzaniako haur errefuxiatuen alde korrika egitera edo ibiltzera atera. Bildutako dirua Eskola Aterpea kanpainara bideratuko dugu, haur errefuxiatuak eta haien familiak eta komunitateak zaindu, babestu eta laguntzeko.

 

Munduan 40 milioi haur baino gehiago errefuxiatuak, desplazatuak eta migratzaileak dira. Bizitza berri bati aurre egin behar dioten haurrak, beldurrez eta ziurgabetasunez beteak, harrera-lekuetan hezkuntzarako duten eskubidea berreskuratu behar dutenak.

 

Jardunaldiaren egitaraua

Irteera Euskaldunako zubitik izango da, eta puntu berera iritsiko da. Ibilbide zirkularra da, beraz. 9 km-ko lasterketa 11:30ean aterako da, eta 5 km-ko ibilaldia minutu bat geroago aterako da. Aurretik, 10:30etan dantzaldia izango dugu eta Indautxu Jesuitak taldeko Ikasle Ohien Abesbatzak Santa Agedaren omenez abestuko du. Lasterketa amaitzean, Maguaré Bilbao taldeak Kolonbiako dantza batzuk eskainiko ditu.
 



Izena emateko kuota 12 €-koa da helduentzat eta 5 €-koa 14 urtetik beherakoentzat. Gainera, "zero dortsala" egongo da edozein pertsona edo erakunderen eskura, borondatez nahi duen zenbatekoa emanez. Mundu guztiarentzat dortsal bakarra egongo da, 43 zenbakia. 43 milioi haur baino gehiago aterpe egoeran edo derrigorrezko lekualdatze egoeran daude munduan.

 




Lasterketak Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Bilboko Udala, Ellacuria Fundazioa, Arrupe Elkartea, Loyola Zentroa, Mezulari, Laboral Kutxa, Bilboko Itsas Museoa, UDAPA, BM supermerkatuak, El Correo, Cafe Baque, Deloitte, Liferay eta Mapfre-ren babesa du. Halaber, lasterketak Erronka Garbia (Ihobe) zigilua du, ingurumenaren aldetik ekimen sostengarria dela adierazten duena.

 

 

Gogoratu: otsailaren 4an, igandea, goizeko 10:30etan, haur errefuxiatuen aldeko hitzordua dugu. Erreserbatu data eta eman izena urtarrilaren 8tik aurrera webgune honetan