Skip to main content

Parte-hartze handia Change Environment Webquest jardueran

Abenduaren 15ean, ostirala, eta 18an, astelehena, Migratzaileen Nazioarteko Egunaren testuinguruan, Alboan eta Entreculturas erakundeetan WebQuest "CHANGE Environment” jarduera antolatu genuen egun giza mugikortasunean gehien eragiten duen arrazoietako bat jorratzeko: klima-larrialdia. Jardueran parte-hartze aktiboa izan zuten 10 eskolak, 11 irakaslek eta 600 ikaslek baino gehiagok, Espainia mailan. Eskerrak eman nahi dizkiegu parte hartu duten pertsona guztiei, beren zirrara eta konpromisoagatik. Ekitaldiak sekulako arrakasta izan zuen, eta ikasle nahiz irakasleen parte-hartze masiboak argi erakusten du interesa eta kontzientzia daudela klima-larrialdia eta giza mugikortasunean dituen eraginak lantzeko.

 

Proiektuak aurrera jarraituko du, eta poz handiz jakinarazten dugu datorren urtean irakasleentzako prestakuntza antolatuko dugula, klima-migrazioen eta klima-larrialdiaren sentsibilizazioan sakontzeko. Prestakuntzak berariazko hezkuntza-tresna eraginkorrak emango dizkie irakasleei, gai horiek modu aberasgarri eta esanguratsuan lantzeko, ikasleen artean pentsamendu kritikoa eta gizarte-kontzientzia sustatzeko.

 


Gainera, WebQuest jardueran eta CHANGE Environment prestakuntza-ibilbideren batean parte hartu dutenek aukera izango dute nazio-mailako edo nazioarteko truke-programa batean parte hartzeko, Espainiako beste toki batzuekin edo munduko beste herrialde batzuekin, besteak beste Italia, Belgika, Irlanda, Hungaria, Uganda eta Libano. Gure ustez, munduko zenbait tokitako ikasgelak konektatzea esperientzia eraldatzailea izan daiteke irakasle eta ikasleentzat, eta aukera ematen du horizonteak zabaltzeko eta ikaskuntza aberasteko.

 


Laster, hezkuntza-ekimen horri buruzko berriak izango dituzue. Eskerrak eman nahi dizkiegu, beste behin, parte-hartzaileei, dedikazioagatik, eta espero dugu haiek berriro ikustea etorkizuneko jardueretan. Eraiki dezagun etorkizun jasangarri eta kontzienteagoa!

 


Proiektua sakonago ezagutzeko, sartu hemen: https://jrschange.org/projects/change-

* Proiektuak Europar Batasunaren babesa du.