Skip to main content

Migratzea: bizitza duina izateko eskubidea

Migrar: el derecho a una vida digna

Abenduaren 10aren eta abenduaren 18aren esparruan –Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna eta Migratzaileen Nazioarteko Eguna baitira, hurrenez hurren–, Alboanek antolatutako jarduera aste bat egin da Iruñean, munduan milaka migratzailek eta errefuxiatuk bizi duten errealitatea nabarmentzeko eta lantzeko.

Migratzea: bizitza duina izateko eskubidea” goiburupean, hainbat pertsona eta entitate bildu dira jardunaldietan parte hartzeko eta giza mugikortasun behartuaren inguruko hainbat alderdiri erreparatzeko. Helena Maleno kazetari eta aktibista ezagunak migratzaileen eskubideen defentsan sakondu zuen hasierako hitzaldian. Gainera, Odös programako, Acción contra la Trata elkarteko eta Aita Lasa zentroko kide batzuek giza mugikortasuna genero-ikuspegitik laguntzearen inguruan eztabaidatu zuten.

 

[[{"fid":"5300","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"477","width":"636","class":"media-element file-default"}}]]

Jardunaldiaren bigarren eguna “Migrazioa, ingurumena eta klima-aldaketa” leloaren pean garatu zen. Parte-hartzaileak hauek izan ziren: Susana Borrás, Nazioarteko Zuzenbide Publikoko irakaslea eta Ingurumen Zuzenbideko espezialista, CEAR-Espainiako eta Nafarroako Gurutze Gorriko ordezkariak, eta Dalila Argueta, Guapinol lurraldeko defendatzailea (Honduras).

Hirugarren eta azken egunean, gurekin izan ziren Rubén Lasheras, NUPeko Soziologia eta Gizarte Laneko Departamentuko irakasle eta ikertzailea; Patricia Ruiz de Irizar, Nafarroako Migrazio Politiken zuzendaria; Ani Peeva, Nafarroako Gurutze Gorriko kidea; eta Mary Tere Guzmán, Alboan Fundaziokoa. Jardunaldian, migrazio-prozesuen ondoriozko kultura-aniztasuna eta gizarte inklusiboen osaera landu ziren.

Jardunaldien antolamenduan, Nafarroako Gobernuaren babesa jaso du Alboanek, eta, besteak beste, Acción contra la Trata, SEI elkartea eta CEAR-Nafarroa izan dira erakunde kolaboratzaileak.

Astea osatzeko, zenbait jarduera artistiko eta kultural egin ziren: besteak beste, “Pasagunea” mikroantzezlanaren emanaldia, Euri Artean antzerki-konpainiaren eskutik, eta Las Poderosas emakume taldearen “Libres para soñar” disko-liburuaren aurkezpena.