Mary Tere Guzmán Alboan-eko zuzendari exekutiboa izendatu dute

Alboan Alboan
28/09/2023

Alboan Fundazioaren Patronatuak izendatuta, Mary Tere Guzmán Bonilla izendatu dute Alboan-eko zuzendari exekutibo, Martín Iriberri Villabona Sj-ren ordez. Martin Iriberri Alboan eta Entreculturas erakundeen zuzendaritza nagusira sartzean gertatzen da erreleboa, Probintziako nazioarteko lankidetzako bi erakundeak integratzeko egungo prozesuaren esparruan.

 

Mary Tere Guzmánek hartu du Alboan-en lidergoa, orain arte Estrategia eta Berrikuntzaren esparruan Zuzendaritzaren ondokoa zelarik. Hezkuntzarako eta herritartasunerako eraikuntza guneetan ere parte hartzen zuen, Entreculturasekin eta Probintziako gizarte-sektore osoarekin.

 

Mary Tere mexikarra da, Pueblakoa, eta Euskal Herrian bizi da 2007tik. Enpresaren munduan hasi zuen bere lan-ibilbidea, eta Pueblako Unibertsitate Iberoamerikarrean ikasi eta lan egin zuen zortzi urtez. 16 urte dira Alboan-en sartu zela, eta hainbat funtzio bete ditu Eragin Politikoaren eta Herritartasun Globalerako Hezkuntzaren arloetan. 

 

Alboan-eko Patronatuak izugarri eskertzen du erronka berri honi aurre egiteko erakutsi duen prestasuna, eta misioaren zerbitzura jartzen duen konpromisoa, dedikazioa eta inspirazioa.

Kategoria: