Skip to main content

Martxoaren 4an Emakume Ausarten aldeko 6. Lasterketa solidarioa izango da Gasteizen

6ª Carrera solidaria por las Mujeres Valientes

Datorren martxoaren 4an Emakume Ausarten aldeko 6. Lasterketa solidarioa izango da Gasteizen. Ekimen honen bitartez, euren bizitza aldatu eta hobetu nahi duten emakumeen aldeko laguntza jaso nahi dugu ALBOAN GKEtik.

 

EMAKUMEEN GARAPENA

Lasterketaren bidez jasotako diruaz Afrikan, Amerika Latinan eta Asian emakumeen garapena eta genero berdintasuna ALBOANek sustatzen dituen egitasmoetara bideratuko dira.

Hondurasen ERIC-Radio Progreso erakundearekin gabiltza lanean. Gaur egun Giza Eskubideak defendatzen dituztenek hainbat mehatxu hartzen dituzte baita bortizkeri egoerak bizi. Proiektu honen bitartezm Giza Eskubideen urraketa dagoenean agerian utzi, eta emakumeek beraien eskubideak defendatzeko sortutako mugimendu sozialei indarra emango die.

Chennai-n, Indian IWIDen bulego nagusia (Initiatives Women in Development) dago. Eurekin batera gabiltza lanean nekazal teknika iraunkorretan emakumeei prestakuntza emanez; familien jakien aniztasuna lantzen saiatuz; eta nekazaritza ekologikoaren eta bertako hazien babesaren inguruko sentzibilizazio kanpaina eginez.

Kongoko Errepublika Demokratikoan, Kimuisi kooperatiban emakumeen lana eta kooperatibeetan partehartze aktiboa sustatzen da, sesamo lantzearen inguruan formakuntza ematen zaie 400 emakumeei, eta bigarren eta unibertsitate mailako hezkuntza izan dezaten kooperatibisten alabei diru laguntza eman zaie (25 gazte urtero).

 

LASTERKETA SOLIDARIOA

Martxoaren 4an korrikalariak San Prudencio (Arka Plaza) kaletik goizeko 11:30etan abiatuko dira eta, 6,2 kilometro egin ostean, abiapuntura itzuliko dira. Aurretik, 11etan umeen lasterketa izango da. Parte hartzeko 11€ ordaindu beharko dira, eta http://www.alboan.org/lasterketa-emakume-ausartak webgunean eman behar da izena. Umeen kasuan, 3 €-eko dirulaguntza eskatzen dugu partehartzeagatik, lasterketaren egunean bertan ordaindu ahal dela. Halaber, lasterketan parte hartu ezin izango dute pertsonek 0 dorsala erosi ahal dute eta horrela laguntza egin.

Ekimen hau ondorengoen laguntzak jaso du: Gasteizeko Udala, UDAPA, El Correo, Cadena SER, Laboral Kutxa, EGIBIDE, Club La Blanca, Gaikar Kirolak, BM, Muxote Potolo Bat, Bide Bidean eta Electroalavesa.

Argibide gehiago eta izen-ematea: http://www.alboan.org/lasterketa-emakume-ausartak