Skip to main content

Lan Eskaintza: Herritartasuneko Teknikaria Gasteizen

Oferta de empleo: Técnica/o de ciudadanía en Vitoria-Gasteiz

Herritartasuneko Teknikariaren lanpostua betetzeko pertsona bat behar dugu, motibazio handikoa eta Alboan-en misioarekin eta estiloarekin identifikatzen dena.

 

Lanpostuaren zeregina

Familia errefuxiatuak babesteko laguntza komunitariorako programaren ildotik, erakundearen jarduera eraginkorra garatzea, baita Herritartasun Globalerako Hezkuntzarekin lotutako sentsibilizazio eta mobilizazio jarduerak ere.

 

Organigramako kokapena

Gizarte Dinamizazioko arloaren Koordinazioaren menpekoa.

 

Lanpostuaren eginkizunak

  • Herritartasun Globalerako Hezkuntzako estrategia diseinatzea eta gauzatzea, publikoak, proposamenak eta finantzaketa kontuan hartuta:
    • Kanpainen diseinuan eta gauzatzean parte hartzea.
    • Herritartasun Globalerako eta Garapenerako Hezkuntzako proiektuen diseinuan, gauzatzean eta jarraipenean parte hartzea.
    • Heziketa formal, ez formal eta informaleko proposamenak bideratzeko jarduerak bultzatzea.
  • Gasteizeko egoitzako boluntarioekin koordinatzea eta dinamizazio-lanetan aritzea, Alboanen eguneroko jarduerak burutzeko.
  • Alboanen ordezkaritza instituzionala izatea Gasteizen.
  • Gasteizen, familia errefuxiatuak babesteko laguntza komunitariorako programa gauzatzea, sarean lan eginez eta Ellacuría Fundazioarekin koordinatuz:
    • Boluntarioen taldeak erakartzea, abian jartzea, eta jarraipena eta ebaluazioa egitea.
    • Gizarteratzeko familia planen diseinua, jarraipena eta ebaluazioa egitea.
    • Gizarteratzeko familia planetan laguntza teknikoa ematea.
    • Udalaren Gizarte Zerbitzuekin eta beharrezkoak diren erakunde eta sareekin koordinazio-lanak egitea.
    • Jarraipena, desbideratzea eta balorazio teknikoa islatzeko txosten sozialak egitea.
    • Etxebizitzen mantentze-lanen jarraipena egitea, eta baita elkarbizitzako dinamika komunitarioari dagokiona ere.

 

Eskatutako profila

  • Unibertsitateko prestakuntza akademikoa, batez ere gizarte esku-hartzeko arloan edo/eta hezkuntzako edo gizarte zientzietako alorrean.
  • Prestakuntza giza mugimenduetan, migrazioetan eta kulturarteko hezkuntzan.
  • Esperientzia izatea boluntarioen taldeen lanean eta kudeaketan.
  • Esperientzia izatea gizarte esku-hartzean, ikuspegi komunitarioa kontuan hartuta.
  • Esperientzia izatea gizartean baztertuak egoteko arriskuan dauden pertsonekin esku-hartzean.
  • Esperientzia izatea etxebizitzetako gizarte esku-hartzean.
  • Esperientzia izatea garapenerako hezkuntza proiektuen kudeaketan eta gauzatzean.
  • Euskara menderatzea (C1 maila), hitz egitean zein idaztean.
  • Ordutegiko malgutasuna, eta Nafarroan eta Euskadin mugitzeko prestasuna.

 

             Kontuan ere hartuko da:

  • Boluntariotzako esperientziak, eta Nafarroako eta Euskadiko ALBOAN edo/eta Jesusen Lagundiari buruzko aurretiko ezagupenak.
  • Vitoria-Gasteizeko errealitate soziokulturala eta elkarteena ezagutzea.
  • Hezkidetzan, Herritarren partaidetzan edo ingurumen hezkuntzan berariazko ezagupenak edukitzea.
  • C1 maila, ingelesean.
  • Gida-baimena.
  • Baliabide informatikoak menderatzea (Ofimatika, Slack, GSuite).

 

Eskatutako konpetentziak

  • Sormena eta proposamenak egiteko gaitasuna.
  • Jardueren diseinuan eta gauzatzean bizkortasuna izatea.
  • Autonomia eta erabakiak hartzeko gaitasuna.
  • Ongi planifikatzea, denbora kudeatzea eta lehentasunak zehaztea.
  • Harreman pertsonaletarako erraztasuna eta malgutasuna.

 

Eskaintzen da

  • 24 hilabeteko proiektuari lotutako kontratua.
  • ALBOANen barneko baremoaren araberako soldata.
  • Asteko 36 orduko lanaldi osoa.
  • Egoitza: Gasteiz.
  • ALBOANek baditu ekitatearen aldeko plana, inguru seguruko politika eta genero politika.
  • ALBOANi buruzko erreferentziak, hemen: www.alboan.org

 

Lanean hastea: berehala

 

Interesaturik dauden pertsonek curriculuma bidal dezakete posta elektronikoaren bidez, motibazio-gutunarekin batera, 2022ko urtarrilaren 23an baino lehenago, helbide honetara: personal@alboan.org, gaian hauxe adieraziz: “Herritartasuneko teknikaria, Gastezen”.