Skip to main content

#Jarraitzendugu kanpaina jaio da

#Jarraitzen

#Jarraitzendugu kanpaina jesuitekin lotura duten obra, erakunde, komunitate eta talde guztien ahalegin solidarioa da. Haren bidez, osoko erantzuna eman nahi zaie talde zaurgarrienek krisialdiaren ondorioz dituzten premiei.

Gehien behar gaituztenean behar zaitugu guk gehien.

#Jarraitzendugu kanpainaren helburua da sektore, obra eta komunitateak talde zaurgarriei laguntzeko egiten ari diren lana babesten jarraitzea; izan ere, garrantzi berezia hartu du COVIDaren krisialdian zehar eta ondoren. Zehazki, hiru lerro handi sustatuko dira: 

  • Larrialdiko laguntza oinarrizko premiei erantzuteko: elikadura, etxebizitza, osasuna, eta abar.
  • Laguntza hezkuntzaren alorrean, alor psikosozialean eta baita laneratzeko ere, prestakuntzaren eta harreraren bidez, eskolan errefortzuak eginez eta arrakala digitala murriztuz.    
  • Nazioarteko lankidetza, baliabide gutxieneko tokietan krisialdiaren ondorioei aurre egiteko ahaleginak babesteko.

 

Zurekin #jarraitzendugu, elkarrekin bizitza duina eraikitzeko, etorkizunari ateak irekiz eta inor atzean utzi gabe.

Egin bat #jarraitzendugu kanpainarekin.