Skip to main content

Iruñea, otsailak 16, solasaldia: "Migrazioak: mugak gurutzatzea eta giza eskubideak"

Datorren otsailaren 16an, ostirala, 12:00etan Iruñeko NUPeko gelategian (Katalunia Etorbidea) "Migrazioak: mugak gurutzatzea eta giza eskubidea" izeneko solasaldi irekia egingo dugu. Bertan parte hartuko dute Helena Malenok, Giza Eskubideen defendatzaile eta Caminando Fronteras-eko sortzaileak; Sara Diegok, Alboan Fundazioko Eragin Politikoko teknikariak; eta Marcela Bejaranok, Herritartasun, Bizikidetza eta Aniztasuneko UNESCO Katedrakoak (NUP). Ekitaldiaren moderatzailea Alicia Chicharro izango da, NUP-eko Nazioartekotze eta Lankidetza Arloko zuzendaria.



Helena Malenok "Caminando Fronteras" erakundeak egindako "Monitoreo del derecho a la vida - 2023" txostena aurkeztuko du. Txosten horrek migratzaile komunitateek, erreskate zerbitzuek, senideen sareek eta Giza Eskubideen defendatzaileek tokian bertan jasotako informazioa bildu, kontrastatu eta sistematizatzen du. Txosten horrek egiaztatu du 2023 urtea hilgarriena izan dela erregistroak daudenetik. 6.618 pertsona hil ziren Mendebaldeko Muga Euroafrikarrean.



Bestalde, gure lankide Sara Diegok Invisibilizadas txostena azalduko du. Txosten horrek generoak migrazio-esperientzietan nola eragiten duen ulertzen laguntzen du, bai eta emakumeek jatorritik, igarobidean, mugetan eta helmugan aurre egin behar dieten indarkeriak ikusarazten ere. Lana Erdialdeko Amerikako eta Marokoko eta Espainiako hegoaldeko mugetako migrazio-testuinguruetako emakumeen errealitatean oinarritzen da.



Azkenik, NUP-eko Herritartasuna, Bizikidetza eta Aniztasuna UNESCO Katedrako Marcela Bejaranok migrazioaren fenomenoari buruzko azterketa akademikoago bat egingo du, eta gizarte-erakundeetatik egiten den ikerketa eta ikerketa akademikoarekin nola jarzen diren harremanetan balioetsiko du.