Skip to main content

Irailak 23. BOS - Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eta Bilboko Koral Elkartearen kontzertu solidarioa

Concierto solidario de la Sociedad Coral de Bilbao y la Orquesta Sinfónica de Bilbao (BOS)

.- BM Supermerkatuek eta Bilboko Koral Elkarteak bat egin dute Bizkaian kultura musikala sustatzeko.

.- Elkarlan horren barruan, irailaren 23an Koral Elkarteak, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera, Beethovenen IX. Sinfonia interpretatuko du Bilboko Euskalduna Jauregian.

.- ALBOANek bultzatutako Amazonia: denon etxea zaintzen proiekturako izango dira kontzertuan bilduko diren fondoak.

.- Sarreren salmenta, Euskalduna Jauregiaren webgunean: SARRERAK, KONTZERTU SOLIDARIOA

 

BM Supermerkatuek eta Bilboko Koral Elkarteak bat egin dute Bizkaian kultura musikala bultzatzeko. Proiektu horren barruan, zenbait ekitaldi programatu dira, eta, horien artean, aipatutako kontzertu solidarioa. Bertan, Koralak Beethovenen IX. Sinfonia interpretatuko du, BOS – Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertu hau irailaren 23an egingo da, eta Amazonia: denon etxea zaintzen proiektua, ALBOANek sustatukoa, izango dute helburutzat bilduko diren fondoek. Ekimen horren bitartez, Panamazoniako 26 ikastetxetako ikasleen kulturarteko hezkuntza eta heziketa elebiduna sendotzera lagunduko dugu. Boliviak, Ekuadorrek, Peruk eta Venezuelak partekatzen dute ikastetxe horien lurraldea.

 

ALBOAN Fundazioan eskertu eta goraipatu egiten dugu ekitaldi hau posible egiteko eratu den elkarlana, bi erakundeak, Bilboko Koral Elkartea eta BOS – Bilboko Orkestra Sinfonikoa,  izen handikoak baitira, eta, aldi berean,  oso maitatuak ere bai.. Halaber, BM Supermerkatuak enpresa liderrak bestelako ekimenetan ere laguntza eman digu, hala nola, Gasteizen egindako Emakume ausarten Lasterketa solidarioan. Horregatik, eskertzen dugu ALBOAN Fundazioan ipinitako konfiantza eta gure proiektuak enpresaren esfortzu solidarioen hartzaileak izatea.

 

Zalantzarik gabe, gurea ere bada BM Supermerkatuak erakunde sustatzailearen poztasuna, Bilboko musika-elkarte nagusiak kontzertuaren bitartez elkartzeagatik. Modu horretan,  oso laguntza baliotsua jartzen dute gure zereginak diren ondoko hauek sustatzeko: Hezkuntza eta Nazioarteko Lankidetzaren bidez herritartasun arduratsua eraikitzea eta desberdintasunen aurka borrokatzea.

 

Zuen zain egongo gara irailaren 23an!