Skip to main content

Hezkidetzari buruzko online ikastaroa (III edizioa)

Curso online sobre Coeducación (III edición)

Sarrera kurtso honek hezkidetzaren oinarrizko kontzeptuak hurbildu nahi dizkio irakaslegoari , eta gelan zein ikastetxean hezkidetza lantzeko tresnak eskaini, eskola berdintzaileagoa lortze aldera​. Izena emateko epea urriaren 13an bukatzen da.

 

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna gure gizartean lortzeke dagoen alderdi bat da. Aurrerapauso handiak eman ditugun arren,oraindik erronka asko ditugu gainditzeko: emakumeen kontrako indarkeria, sexismoa, kultura patriarkala... Hezkidetza pertsonen garapen integralari laguntzen dion heziketa lortzeko biderik egokiena da. Gure haurrak eta gazteak berdintasunaren, ekitatearen, lankidetzaren eta zaintzaren bizipenean heztean datza, gure mundu globalak behar dituen hiritar osoak izan daitezen.

 

Helburu orokorra

Ikastetxeetan hezkidetza lantzeko oinarrizko ezagutza teoriko- praktikoak eskaintzea

 

Nori zuzendua

Irakaslegoari, magisteritza edo gizarte hezkuntzako ikasleei eta hezitzaileei, orokorrean.

 


Baldintzak

  • Ordenagailua eta Internet konexioa beharrezkoak dira, hala nola,
  • Internetetik nabigatzen jakitea eta testu prozesadoreen erabilera menperatzea.

 

Prezioa   52€                Ordu kopurua   50             Data   Urriak 14 - Abenduak 22 bitartean.           

 

Programa

  • 1go multzoa: Oinarrizko kontzeptu batzuk.
  • 2. multzoa: Hezkidetzaren funtsezko kontzeptuak.
  • 3.. multzoa: Hezkidetza gelan
  • 4. multzoa: Hezkidetza ikastetxean
  • Azken lana.

 

Izen-ematea

Epea urriaren 13an bukatuko da.

Hurrengo estekaren bitartez: https://bit.ly/2jW9jVE

Zalantzak argitzeko formacion@alboan.org helbidera idatzi edo 944 151 135 telefonora deitu.