Skip to main content

Herritartasun kritikorako eskola martxan jarri da

Escuela de Ciudadanía Crítica

Joan den hilabetean, urriaren 24an, hasiera eman genion Herritartasun Kritikorako Eskolari. Proposamen hori erakunde hauek garatutako lankidetzaren fruitua da: ALBOAN Fundazioa, Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroa eta Euskadiko Jesusen Lagundia. Helburua pertsonei prestakuntza ematea da garrantzizko gizarte-gaietan, hala nola, herritartasunean, errealitateari buruzko azterketan, parte-hartze arduratsuan eta gizartearen eraldaketan.

 

Herritartasunerako Eskolak herritartasun konprometitua, arduratsua eta parte-hartzailea bultzatu nahi du, prestakuntza eta ekintza uztartzen dituen jakintza-alorrarteko proposamen integrala erabiliz. Horretarako, hiru dimentsioko prestakuntza-ibilbidea diseinatu dugu: justizia sozialaren dimentsioa, komunitatearen dimentsioa eta hazkunde pertsonalaren eta barnatasuna lantzearen dimentsioa.

 

Hogei pertsona daude matrikulaturik eta aipatutako ibilbidean hasi dira dagoeneko. Lehenengo saioa, sarrera gisa, oso emankorra eta motibatzailea izan da, eta orain espero dugu izena eman duten pertsona guztiek herritartasun kritikoa erabilteari buruzko hausnarketa egin ahal izatea, garrantziko gizarte-gai horretan aritzeko prestakuntza-proposamena kontuan hartuta. Izan ere, horrela eskura ditzakete egunero gizarte hau aldatzeko baliabideak.