Skip to main content

Herritartasun kritikorako Eskola: izena emateko azken asteak

Escuela de Ciudadanía crítica

AZKEN PLAZAK, URRIAN HASIKO DA!!

 

Herritartasun kritikorako Eskola​k pertsona eta profesional moduan prestatzeko gonbita luzatzen dizu, esperientzia osoa egiteko, diziplina arteko ikuspegitik. Proposamen honek gizarte mailan garrantzi handia duten gaiak biltzen ditu, herritartasuna, partaidetza arduratsua eta gizarte-aldaketa, besteak beste.

Prestakuntza programa horrek bizitzan garrantzizko izango dituzun hiru arlotan sakontzeko modua emango dizu: justizia sozialean, elkarte esparruan eta pertsona moduan hazi eta norbere barrua lantzean. Ezagutzak jaso ez ezik, beste gazte batzuekin eztabaidatzeko aukera ere izango duzu gizarte arloko kezkez, egon daitezkeen irtenbideez; eta gizarte mailako ekimenak praktikan jarri ahal izango dituzu. 

Egizu bat aldaketarekin!

 

NORI DAGO ZUZENDUTA?

Herritartasun kritikorako Eskola pertsona gazteei zuzenduta dago, 22 eta 35 urte bitartekoak eta herritar-prestakuntzan eta konpromisoan sakondu nahi dutenei. Gizarte edota eliz espazioetan inplikatuta dauden gazteei.

Programa hau zuretzat da, baldin eta…

• Beste pertsona batzuekin konprometitzen bazara, taldean lan egitea eta ardurak hartzea gogoko baduzu.

• Pertsona solidarioa, gizarte mailan sentibera eta errealitatearekin inplikatzen zarena bazara.

• Zure barnetasuna lantzera irekita bazaude.

• Zeure burua ezagutu, onartu eta zure bizitzako egitamu baten bila bazaude.

 

JAITSI PROGRAMA

 

IZEN-EMATEA

Izen ematea formalizatzeko beharrezkoa da erregistro inprimakia betetzea, matrikularen ordainketa egitea eta elkarrizketa labur bat egitea (presentziala, telefonoz edo Skype-z izan daiteke).

IZEN-EMATEA HEMEN

Eskariak jaso ahala esleituko dira tokiak. Plaza kopurua mugatua da. Kurtsoa gazteleraz izango da.

Kurtsoa bukatzen duten pertsonak ALBOAN-ek eta Deustuko Unibertsitatearen Etika Aplikatuko Zentroak ziurtatutako prestakuntza programa egin izanaren aitorpena jasoko dute.

 

BALDINTZA EKONOMIKOAK

Matrikularen kostua 120 eurokoa da. Prezioan Loiolako hiru asteburuen egonaldia eta mantenua barne sartzen da, baina desplazamendua ez da sartzen.

 

ZALANTZAK ETA ARGIBIDEAK:

kastaroari buruzko edozein zalantza izatekotan, Pablo Castells-ekin harremanetan ipini, formacion@alboan.org posta elektronikoaren bidez edo 944 151 135 telefonoan

 

  • Deustuko Unibertsitatearen Etika Aplikatuko Zentroak eta ALBOANek anlolatua.
  • Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagunduta.