Skip to main content

Herritartasun Eskola 2019

Escuela de ciudadanía 2019

Herritarren partaidetza eta gizarte-aldaketa" programak pertsona eta profesional moduan prestatzeko gonbita luzatzen dizu, esperientzia integral eta diziplina arteko ikuspegitik. Esku artean duzun proposamenak gizarte mailan garrantzia handia duten gaiak biltzen ditu, herritartasuna, partaidetza arduratsua eta gizarte-aldaketa, besteak beste.

Prestakuntza programa honek bizitzan garrantzizko izango dituzun hiru arlotan sakontzeko modua emango dizu: justizia sozialean, elkarte esparruan eta pertsona moduan hazi eta norbere barrua lantzean.

Ezagutzak jaso ez ezik, beste pertsona batzuekin eztabaidatzeko aukera ere izango duzu gizarte arloko kezkez, egon daitezkeen irtenbideez; eta gizarte mailako ekimenak praktikan jarri ahal izango dituzu. Guk geure aldetik, lagundu egin nahi dizugu prestakuntza prozesu horretan. Herritartasun kontzeptuan sakontzeko eta kontzeptuaren funtsak ezagutzeko espazioa da hau, herritarren partaidetzaren inguruan hausnartzeko eta gizarte bidezkoagoak eratzeko. 

Programa hau edozein pertsonari zuzenduta dago, herritar-prestakuntzan eta konpromisoan sakondu nahi dutenei. Gizarte edota eliz espazioetan inplikatuta dauden pertsoneei ere zuzenduta dago.

Planteamendu zabala eta malgua du. Saioak arratsaldeko 19etan izango dira Donostiako Garibai 19 kalean, Arrupe aretoan.

 

EGITARAUA

  • Otsailak 26: "Karabana ala migrazio-exodoa Ertamerikan?", Andrea Villaseñor, Mexikoko Jesuiten Errefuxiatuen Zerbitzua; eta Carla Rivas, Ertamerikako Jesuiten Migranteen Zerbitzua eta ERIC-aAdioprogresoko kidea (Honduras).
  • Martxoak 26: "Hiritar enpresa", Peru Sasía, Deustoko Etika Aplikatuko Zentroa.
  • Apirilak 2: "Kontu emate soziala eta gobernu irekia"; Xabier Riezu, Deustoko Etika Aplikatuko Zentroa.
  • Maiatza-Ekaina: "Panamazonia: kulturartekotasun hezkuntza eta ingurumenaren zaintza".

 

KONTAKTUA

  • Ikastaroari buruzko edozein zalantza izatekotan, Pablo Castells-ekin harremanetan ipini, p.castells@alboan.org posta elektronikoaren bidez edo 944 004 044 telefonoan.
  • Deustuko Unibertsitatearen Etika Aplikatuko Zentroak, Loiola Guneak, eta ALBOANek anlolatua.

 

[[{"fid":"2752","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"827","width":"673","class":"media-element file-default"}}]]