Erreleboa Alboan-eko Zuzendaritzan

Alboan Alboan
21/12/2020
Erreleboa Alboan-eko Zuzendaritzan

Urtearen amaieran, erreleboa dator Alboan GKEaren Zuzendaritzan. María del Mar Magallón zuzendariak lekukoa pasatuko dio Martin Iriberri SJri, urtarriletik aurrera lidergoa hartuko duenari. Era berean, Zuzendaritzaren alboko ardurak ere berrituko dira: Patxi Álvarez de los Mozos SJ eta Mateo Aguirre SJ irtengo dira (azken hori, ekainean), eta Mary Tere Guzmán eta Javier Montes SJ sartu.

 

ALBOANen, erabat eskertzen dugu María del Mar zuzendaritzan jardutea, eta nabarmentzen dugu azken sei urteotako zuzendaritzan egin duen lan bikaina. Alboanen buru izan da, eta modu hurbil, iradokitzaile eta eraginkorrean lagundu dio taldeari, prozesuetan gidatu eta animatuz, eta konfiantza osoa jarriz Alboanen talde profesionalean eta borondatezkoan, baita mundu bidezkoago eta solidarioagoa lortzeko lan egiten duten bestelako erakunde eta taldeetan ere. Zalantzarik gabe, María del Marrek legatu handia utziko du lankidetzaren eremuan, baita, oro har, sektore sozialean ere.

 

Halaber, biziki ere eskertzen dizkiegu Patxi Álvarez de los Mozoas SJri eta Mateo Aguirre SJri  gorputz eta arima aritzea, ardurak eta ekarpen handiak eskaintzea, María del Mar Magallón zuzendariaren  bidean lagunduz eta Zuzendaritza Talde sendoa eratuz.

 

Zuzendari berria Martín Iriberri izango da. Jesuita nafartarra, Zuzenbidean lizentziatua da Nafarroako Unibertsitatean, eta Teologian, Deustuko Unibertsitatean. Jesusen Lagundian sartu zen, 23 urte zituelarik, eta beti egon da oso lotuta sektore sozialarekin. Azken urteotan, Donostiako Loiolaetxea Hospitalitate Komunitatearen parte izan da, eta Ellacuría Fundazioko sortzaile eta zuzendaria. Lehen, ALBOANekin lankidetzan aritu da, Zuzendaritzaren Albokoa eta Patronatuaren kide izanik. Une hauetan, Entreculturas eta Alboan Probintziako Lankidetza Internazionalerako  erakundeen patronoa da.

 

Esperientzia handia dauka esku-hartze sozialeko eremuetan, partaidetzaren sustapenean, kultura aniztasunean, erlijiozko pluralismoan eta herritartasun globalaren mobilizazioan. Bere lidergoak jarraipena emango die erakundearen erronka estrategikoei eta lagunduko du beharrezkoak diren aldaketak dinamizatzen, egitasmoaren jasangarritasuna eta egokitasuna bermatzeko, COVIDaren osteko testuinguru kezkagarriaren aurrean.

Kategoria: