Skip to main content

“Emakumeak martxan" programaren aurkezpena, Otsailak 19, 21, eta 25

Mujeres en marcha

“Emakumeak martxan” programa, Afrikan indarkeriatik bizirik atera diren emakume eta neskei laguntzeko sortua, aurkeztuko dugu otsailean. Iruñean, Donostian eta Bilbon egingo dira aurkezpenak, 19an, 21ean eta 25ean hurrenez hurren. Horretarako, gurekin izango ditugu partaide hauek: Justine Masika Kongoko EDko SFVS Synergie des Femmes pour les Victimes des Violences Sexuelles sareko presidentea; Mª Teresa Fernández de la Vega, Afrikaren aldeko Emakumeen Fundazioko presidentea eta Estatu Kontseiluko presidentea; Teresa Laespada, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarre Inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko diputatua; Itziar Ruiz-Giménez, Madrileko Unibertsitate Autonomoko Nazioarteko Harremanen arloko irakaslea eta Ikasketa Afrikarren Taldeko koordinatzailea, eta Amparo Tomé, soziologoa eta hezkuntzaren soziologian espezializatutako ikertzailea.

 

Lekualdatze-egoeran indarkeriaren biktimak diren emakume afrikarren egoera-diagnostikoa aditzera emango dugu, txosten batean bildutakoa. Halaber, “Emakumeak martxan” programa aurkeztuko dugu, 4 urtean zehar zortzi herrialdetan garatuko dena: Marokon, Nigerian, Kongoko EDn, Burundin, Hego Sudanen, Etiopian, Kenyan eta Hegoafrikan. Aurkezpen hori Mª Mar Magallón ALBOANeko zuzendariak egingo du.

[[{"fid":"3525","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"60","width":"400","class":"media-element file-default"}}]]

 

Legatu solidarioa

“Emakumeak martxan” proiektua Rafael Miezak egindako legatuari esker hasi zen. Gizon  apala, solidarioa eta ALBOANen hurbileko pertsona izan zen Mieza. Hil zenean, 2015ean, ardura handia utzi zigun: bere legatua kudeatzea, lekualdatze-testuinguruetan indarkeria pairatzen duten emakume afrikarrak ahalduntzeko helburuaz. Legatu horren bitartez, abian jarri genuen denboran zehar garatu beharreko ekintza-egitasmo zabala eta egonkorra, baina ahalik eta onura gehien atera ahal izateko, ondo bideratu behar genituen lehentasunak. Hori dela-eta, diagnosi bat egiten hastea erabaki genuen, babesaren munduan eta migrazio prozesuetan indarkeria pairatzen duten emakumeen behar nagusiak identifikatzeko asmoz. Horrela, diagnostikoak ondorengo ekintzen oinarriak finkatu beharko lituzke.

 

Diagnostiko hori emakumeen hitzak abiapuntutzat hartuta eraiki dugu, hau da, beren kontaketak, ametsak eta eskaerak izan dira abiapuntu nagusia. Entzute aktibo horren bitartez, emakumeak beren istorioen protagonistak izan dira, zuzenbideko subjektuak. Horrela, entzute aktiboak ere eragin indarberritzailea du erasotua izan den pertsonarentzat, eta gizarteratzea eta pairatutako erasoak salatzea ahalbidetzen du. Azkenik, entzutean arreta osoa jartzen duen diagnostikoari esker, elkarrizketatuak izan diren emakumeen aniztasunari antzeman ahal diogu, eta, aldi berean, balioa eman esperientzia bakoitzari, bere ezaugarri propioak aintzat hartuta.

 

Parte hartu zuten emakume eta neskatoen eskaerak eta ametsak abiapuntutzat hartuta (152 pertsona, 8 herrialdetan), programarako esparrua garatzen ari gara, eta ekintzarako ildo nagusiak.

 

Hori guztia aurkeztuko dugu hurrengo ekitaldietan, publikoarentzat zabalik egongo direlarik:

 

Otsailak 19. IRUÑEA

19:00etan. Gaztediaren Etxea, Zangoza kalea 30

  • Justine Masika, Kongoko EDko Synergie des Femmes pour les Victimes de Violences Sexuelles (SFVS) erakundeko presidentea.
  • Amparo Tomé, soziologoa eta hezkuntzaren soziologian espezializaturiko ikertzailea.
  • Mª Mar Magallón, ALBOAN Fundazioko zuzendaria.

Aurkezlea eta moderatzailea: Idoia Altadill, Nafarroako Onda Cero irratiko zuzendaria.

 

 

Otsailak 21. DONOSTIA

18:30ean. Aquariumeko Auditorium. Carlos Blasco Imaz plaza 1

  • Justine Masika, Kongoko EDko Synergie des Femmes pour les Victimes de Violences Sexuelles (SFVS) erakundeko presidentea.
  • Mª Teresa Fernández de la Vega, Estatu Kontseiluko presidentea, eta Afrikaren aldeko Emakumeen Fundazioko presidentea.
  • Mª Mar Magallón, ALBOAN Fundazioko zuzendaria.

Aurkezlea eta moderatzailea: Félix Arrieta, DeustoForum Gizpuzkoako zuzendaria, Deustuko Unibertsitatea.

 

Otsailak 25. BILBO

19:00etan. Arrupe Etxea. Padre Lojendio 2

  • Justine Masika presidenta de Synergie des Femmes pour les Victimes de Violences Sexuelles (SFVS) de la RD Congo.
  • Teresa Laespada, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegua, Gizarte inklusioa eta Berdintasuna sustatzeko diputatua.
  • Itziar Ruiz Giménez, Madrileko Unibertsitate Autonomoko Nazioarteko Harremanen arloko irakaslea eta Ikasketa Afrikarren Taldeko koordinatzailea.
  • Mª Mar Magallón, ALBOAN Fundazioko zuzendaria.

Aurkezlea eta moderatzailea: África Baeta, ETB euskal telebista publikoko kazetaria eta komunikatzailea.

 

Informazio gehiago eskuratzeko: Edur Mintegi. e.mintegi@alboan.org eta ALBOANen egoitzetan: ALBOAN: IRUÑEA 948 231 302; DONOSTIA 943 275 173; BILBAO 944 151 135.

Bideo honetan, emakumeen egiazko testigantzak biltzen dira, ALBOANek egindako diagnostikoaren Txostenekoak barne.