Skip to main content

Emakume Ausarten aldeko 6. lasterketa. Milesker, Gasteiz!!

6ª Carrera por las Mujeres Valientes. Mil gracias, Vitoria-Gasteiz!!

2018ko martxoaren 4an Gasteizen ehundaka neskatil, mutil, eta adin guztietako emakuke eta gizonek kirol eta elkartasunezko jai ederraz gozatu zuten ALBOAN GKE-ko Emakume Ausarten aldeko 6. lasterketa dela eta.

 

 

HEMEN JARDUNALDIAREN ARGAZKIAK IKUSI AHAL DITUZU

HEMEN SAILKAPENA IKUSI AHAL DUZU

Ekimen honen bitartez, euren bizitza aldatu eta hobetu nahi duten emakumeen aldeko laguntza jaso nahi dugu ALBOAN GKEtik. Gentille Kavira, ED Kongoko Synergie des Femmes erakundeko ordezkaria, eta Hondurasetik etorritako Consuelo Soto, lider indigena, izan genuen gure artean. Euren moduko milaka, milioika emakumeek munduan zehar libre izan nahi dute, baina, baldintza eta testuinguruek bultzaturik, ausartak izan behar dira.

Goizeko 11etan hasi ziren umeentzako lasterketak bi sailetan: 4 eta 8 urte bitartekoa eta 9 eta 14 urte bitartekoa. Eta 11:30etan nagusien korrikaldia abiatu zen San Prudentzio kaletik (Arka plaza), 6,2 kiilometrokoa, eta helmuga abiapuntuan zuela. Marka onak, baina hobea giroa eta arrazoi on batengatik goiza partekatzeko gogo handia.

 

[[{"fid":"1991","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"334","width":"445","class":"media-element file-default"}}]]

Aurten jasotako dirua ED Kongon, Hondurasen eta Indian emakumeen garapena eta genero berdintasuna ALBOANek sustatzen dituen egitasmoetara bideratuko da.

Kongoko Errepublika Demokratikoan, Kimuisi kooperatiban emakumeen lana eta kooperatibeetan partehartze aktiboa sustatu, sesamo lantzearen inguruan formakuntza eman, eta bigarren hezkuntzan eta unibertsitatean ikasteko diru-laguntzak ematen laguntzen dugu.

Hondurasen ERIC-Radio Progreso erakundearekin gabiltza lanean, Giza Eskubideen urraketa dagoenean agerian utzi, eta emakumeek beraien eskubideak defendatzeko sortutako mugimendu sozialei indarra emanez.

Chennai-n, Indian IWIDen (Initiatives Women in Development) erakundearekin batera dihardugu nekazal teknika iraunkorretan emakumeei prestakuntza emanez; familien jakien aniztasuna lantzen saiatuz; eta nekazaritza ekologikoaren eta bertako hazien babesaren inguruko sentzibilizazio kanpaina eginez.

Ekimena ondorengoen laguntzak jaso zuen: Gasteizeko Udala, UDAPA, El Correo, Cadena SER, Laboral Kutxa, EGIBIDE, Club La Blanca, Gaikar Kirolak, BM, Muxote Potolo Bat, Bide Bidean eta Electroalavesa. Enpresa, gizarte erakunde, komunikabide eta erakunde publikoei eskertzen diegu babesa, eta baita korrika egitera edo animatzera etorri zirenei ere. Eta, jakina, eskerrik asko bolondre talde itzelari!!​