Ekainaren 9-10an. Zatoz ibiltzera Siriako errefuxiatuekin!

Alboan Alboan
07/05/2018
Siriako errefuxiatuen ibillaldia

Europara iritsitako dozenaka errefuxiatu siriarrak Xabier eta Loiolara ibiliko dira bakea, abegi ona eta harreraren alde.

Ekainean ibiltzeari ekingo diogu. Alemania, Suedia, Holanda, Finlandia, Lituania, Portugal eta hainbat Europako herrialdetik etorritako 100dik gora emakume, gizon, eta ume siriarrekin batera ibiltzeari ekingo diogu. Gerra dela eta, beren herrialdetik behartuta atera ziren lagunak dira, eta egun horietan BAKEAren alde, biktimen oroimenez, eta Europan abegi ona eta harreraren kulturaren alde ibili nahi dute.

Sirian gerra duela 7 urte sortu zenetik, milioika pertsona izan dira kaltetuak, 12 milioi lagunek lekuz aldatu behar izan dute, eta ia 6 milioi errefuxiatu daude munduan zehar.

Ibilaldi hauen bitartez, Siriako pertsona hauekin batera bortizkeriaren aurrean gure arbuioa adierazi nahi dugu. Eta gizarte inklusiboaren alde ibili nahi dugu; gizartea non aniztasun kulturala errespetatzen den, eta pertsona guztiek aukera eta eskubide berberak dituzten, edozein jatorria izanda ere.

Frans Van der Lugt, Sirian 45 urteetan bizi zen jesuita holandarra, dugu inspirazio-iturri. Berak buruko-gaixoak zaintzeari, eta elkarrizketa eta bizikidetza baketsuari ekin zion bizitza osoan 2014an hil zuten arte. Frans-ek Sirian ibilaldiak antolatzen zituen kulturen eta erlijioen arteko topaguneak sortu nahian.

Abegi onaren ibilaldia Xabierreko Santutegira ekainaren 9an, larunbatean, eta Loiolako Santutegira, ekainaren 10ean, igandean, iritsiko da. Zatoz gurekin, bat egin gurekin!! Zatoz zure familia, lagunak, komunitatea, zure hurbilekoekin!

Ezin baduzu etorri egun horietan, laguntza ere eman ahal duzu!!

www.caminosdehospitalidad.alboan.org

Kategoria: