Skip to main content

Edizio berri batean, aztergai izan dira Loiolan fedea eta konpromiso soziopolitikoa

curso sobre fe y compromiso sociopolítico

Gaur eguneko munduak erronka handiak luzatzen dizkigu, baita komunitate kristauan ere. Jesusen jarraitzaileak izateak berekin dakar eraldaketa sozialarekiko konpromisoa, eta, hori dela eta, abuztuaren azken astean Espainiako lurralde guztietako gazteak elkartu ziren Loiolan, mundu honetan daukagun egoteko modua eztabaidatu, aztertu eta bereizteko.

 

Zeregin hori “Fedea eta konpromiso soziopolitikoa” udako ikastaroaren barnean gauzatu zen. Ekimen hori zenbait erakundek bultzatzen dute, eta guztien kezkak dira kristauen prestakuntza eta konpromisoa gaurko bizitza publikoan, hau da, ALBOAN, Loiola Zentroa, Caritas Española, CVX – España, Movimientno de los Escolares-, Jesuitas Social, Cristianisme i Justicia, JOC- Juventud Obrera Cristiana-, MAGIS erakundeetan.

 

Bai ikuspuntu akademikoaren aldetik, bai bizitzeko konpromisoaren aldetik, hizlariek begirada hurbilarazi zieten partaideei gaur eguneko gaiak aztertu ahal izateko: migrazioak, erronka sozioekologikoa, teologia feminista, Elizaren doktrina soziala, eta herritarren partaidetza, besteak beste.

 

Gazteek oso positibotzat balioetsi dute topaketan izandako partaidetza, baita azaldu ere “gure ingurunean inplikatu eta jardutea oinarrizko ezaugarria dela kristauen izaeran”.

 

Programak saio bereziak izan ditu errealitatearen diagnosia eta erronka sozial, ekonomiko eta ekologikoak aztertzen laguntzeko. Modu berean, sakondu ere egin dira Elizaren doktrina soziala, eta fedearen eta politikaren arteko harremana eliza-tradizioan. Partaideek adierazi dutenez, “iraganeko gertaerak eta gaurkoak aztertu dira, etorkizun hobea eraikitzeko asmoz, eta hor planteamendu bat landu aztertzeko zein zeregin daukaten eremu politikoak  eta Eliza katolikoak.

 

Aintzat hartu dituzte, eta eskertu ere bai, prestakuntza hori jasotzeko aukera eta hartu-emana izatea, “etapa berezi batean, hau da, unibertsitatea bukatzean, eta gure urratsak bideratu behar ditugunean ikusi ahal izateko nola erantzun dei horri: oparia izan da gurekin egon diren eremu ezberdinetako pertsonei entzutea, eta ikustea beren zeregin profesionala eta politikoa bideraturik dagoela mundu honetako beharrei erantzuteko.”