Skip to main content

Bilbo, urtarrilak 11a. Etorkizuneko eszenatokiak. 2040ko Euskadirako trantsizio ekosoziala baterako elementuak

Datorren urtarrilaren 11n "Etorkizuneko eszenatokiak. 2040ko Euskadirako trantsizio ekosoziala baterako elementuak" argitalpena kaleratuko dugu. Argitalpen honetan, 2022-2023 ikasturtean gure gizarteko hainbat ordezkariekin batera (gazteak, emakumeak, hezitzaileak, hirugarren sektoreko erakundeak, enpresa txiki eta ertainak eta kolektibo migratzaileak) hiru fasetan aurreratutako esperientzia biltzen da.

 



Horretarako, "agertokien plangintza" metodologia parte-hartzailea erabiliz, gogoeta egin dugu: nola egin dezakegu bidezko trantsizio eko-soziala hemendik 2040ra? Gizarte osoarentzat etorkizun posible eta inklusiboak eraikitzeari buruz pentsatzeko prozesu bat; hau da, 2040ko Euskadirentzat desiragarria den etorkizuneko agertoki bat, non bizitza komun bat eraikiko dugun.
 


Gure gizartearen etorkizunari buruzko herritarren parte-hartzearen, elkarrizketa pluralaren eta irekiaren esperientzia hori REAS-Euskadi eta Alboan erakundeen arteko aliantzak bultzatu du, deialdia egin duten erakundeetako pertsonek eta arlo ekonomiko eta sozial desberdinetako adituek osatutako talde eragile baten laguntzarekin.

 


Aurkezpena urtarrilaren 11n izango da Bilboko Arrupe Etxean, eta bi hizlarik hartuko dute parte:

* Asier Aranbarri. Eusko JaurlaritzakoTrantsizio Sozialeko eta Agenda 2030eko Idazkaritza Nagusiko Gizarte Berrikuntzako zuzendaria.

* Mari Jose Aranguren. Orkestrako zuzendari nagusia.

 



Eta dinamizazio taldeak eszenatokien eraikuntza honen eta parte-hartze prozesuaren emaitzen berri emango du, Alfonso Dubois eta Joseba Garzonen eskutik.
 


* Urtarrilak 11, osteguna 18etan

* Areto nagusia, Arrupe Etxea, Aita Lojendio 2. Bilbo.