Skip to main content

Behartutako migrazioaren drama ikusgai egitearren Loraldia Festibalarekin bat egiten dugu

Loraldia

Datorren apirilaren 6an Bilbon Loraldia Festibalaren barruan migratzaileen egoeraren gaineko bi ekitaldi artistiko eskainiko dira, ALBOANek lagunduta.

 

Basotik itsasora dokumentalaren emankizuna goizez, eta Basoa koreografia arratsaldez izango dira. Dantzaz izan da Larart egitasmoaren bultzatzailea eta sortzailea, Hotz Zarautz eta Txikota Komunikazioaren laguntzarekin. Ikuspegi eta helburu soziala du, eta kultura eta sorkuntzaren bidez errefuxiatuei lekua ematea eta haien egoera latza arintzen laguntzea du xede.

 

Basoa taularatzeko antolaketan laguntzen du ALBOANek, eta jasotako dirua Erdialdeko Amerika eta Mexikoko migratzaileentzako Giza Laguntzaren egitasmo batera zuzenduko da, “Tejiendo caminos seguros, atención integral al desplazamiento forzado en el triángulo norte de Centroamérica” deritzon egitasmora, hain zuzen.

[[{"fid":"2836","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"319","width":"657","class":"media-element file-default"}}]]

Martxoaren 22an prentsaren aurrean egindako aurkezpenean Amaia Ocerin, Loraldia Festibaleko komunikazio arduradunak; Fernando Sáenz de Ugarte, Dantzaz Konpainiako zuzendari nagusiak; eta Leire Morquecho, ALBOANeko Nazioarteko Lankidetzaren arduradunak hartu zuten parte.

 

Leireren esanetan, “migrazioaren errealitate horrek interpelatu egiten gaitu, galderak egitera garamatza. Errealitate horri begiratu, eta buruarekin eta bihotzarekin aztertu eta inplikatu nahi dugu, lekuan bertan egiten dugun ekintza humanitarioan ez ezik, gure gizartean babesari eta migrazioari buruzko pertzepzioen aldaketan eta herritarren inplikazioan ere bai, egoera horri justiziazko etorkizun batekin aurre egiteko”.

 

Zentzu horretan, apirilaren 6an, koreografia hasi baino lehen, bere esperientzi pertsonala azalduko duen emakume gazte migratzailea gonbidatu du ALBOANek. Halaber, La Casilla polikiroldegiko atarian “Toki bat munduan”, 20 argazkiz  (200 zm. x 85 zm) osaturiko ALBOANeko erakusketa izango da ikusgai. Erakusketak garaiotako drama humanitario handienetako batera gerturatzen gaitu: migrazio behartuak.

 

Sarrerak www.loraldia.eus webgunean, eta La Casillan egun horretan bertan, daude salgai.