Skip to main content

Bakearen aldeko bideak: migratzaileekiko eta errefuxiatuekiko elkartasun- eta inklusio-kulturaren alde

Milioika pertsonak etxea utzi behar izaten dute urtero, gerraren, jazarpen politikoaren, hondamendi naturalen, degradazio ekologikoaren, bizitzeko baliabiderik ezaren eta beren bizitza edo askatasuna arriskuan jartzen duten beste egoera batzuen ondorioz.

 

Horregatik, aurten ere, ibiltzera aterako gara pertsona guztiek indarkeriarik gabe bizitzeko duten eskubidea aldarrikatzeko, bai beren jatorrizko lekuetan, bai iragaitzazko edo helmugako lekuetan bizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzeko. Eta zu ere gurekin ibiltzea nahi dugu!

 

Datorren igandean, ekainak 10, Durangon ibiltzera animatzen zara?

 

Gure harrera-gaitasunari, sufrimenduarekiko enpatia-gaitasunari eta hainbeste min, desberdintasun eta bidegabekeria eragiten duten kausei aurre egiteko gaitasunari buruz partekatzeko, ezagutzeko, entzuteko eta hausnartzeko jardunaldia. Gainera, eguna amaitzeko, egun horretan bertan Durangon ospatzen den Munduko Arrozak ekimenarekin bat egingo dugu: kultura arteko festa herrikoi eta kolektiboa, non mundu osoko pertsonekin partekatuko dugu arroza.

 

Bertan ikusiko dugu elkar?

[[{"fid":"6719","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"67","width":"350","class":"media-element file-default"}}]]