Skip to main content

Babes komunitarioa: ogia da funtsa

Patrocinio Comunitario

Nerea Aginako, Alboaneko Babes Komunitariorako teknikaria

 

Al-Ahmad familiaren kideak dira Wiam, Ahmad eta haurrak, Amar (10), Shahek (8) eta Abuddie (8). Duela hilabete heldu ziren Siriatik, beste familia batzuekin batera. Guztiak dira Auzolana II Babes Komunitariorako programaren kide. Bost familia dira, eta gaur egun Zallan bizi dira (2), Donostian, Tolosan eta Gasteizen. Al-Ahmad familia Gasteizen dago.

 

Familiako kideak heldu baino lehen, Babes Komunitariorako taldea, Bizkaiko Ellacuria Fudazioak, Gizpuzkoako Loiola Etxeak eta Arabako Alboanek osatutakoa, hiru hilabetez aritu da lanean, sareak sortzen, komunitateetara programa hurbilarazten, elkarbizitzarako etxeak, guneak eta laguntza taldeak eratzen, etab.

Heldu zirenerako, eta ekimen honetan parte hartu duten pertsonei esker, gaur egun duten etxebizitza egokitu ahal izan genuen eta altzariak ipini, dohaintzak eta ekarpen propioak direla medio.

Hona iritsi eta bi asteren buruan, oso argitsua den etxebizitza lortu genuen, baina altzaririk gabekoa, eta hornidurak alta egin gabe. Denbora labur horretan, eta pertsona askoren laguntzari esker, giro beroa eta abegitsua lortu genuen. Gezurra dirudi, baina egin genuen!

Familia bertan egon ondoren, programak laguntza bideratuko du modu jarraian bi urtez, eta garai horretan laguntzarako sare hurbila garatuko da lankidetzan, hau da, boluntariotzako talde bat eta familiarekiko harremanak izango dituzten erakundeak (eskola, auzotegiko zentro zibikoa, auzokideen elkartea, etab.) elkarlanean aritzean.

Prozesu horiek komunikazioa, konfiantza eta denbora behar dituzte, eta bidea eraikitzen ibiliko gara, familiak bere beharrak eta asmoak adierazi ahala.

[[{"fid":"5860","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"320","width":"531","class":"media-element file-default"}}]]

Hilabete honetan, eskolarako sarbidea sendotzen aritu gara. Ikasturtea bukatzeko denbora eskasa geratzen denean, eskolarako sarbidea, eskolarekiko lotura, eskola zerbitzuen erabilera, eskolako arautegia, haurrak eskolara moldatzea… funtsezkoak izan dira datorren ikasturteari eta harremanetarako prozesuari begira. Eskolak ere arreta hurbila ematen die familiaren behar emozionalei. Familiarentzat prozesu zaila izan arren, gaur egun oso pozik eta zoriontsu sentitzen dira eskolako giroarekin. Hemendik aurrera, ikastetxea hartuko dugu bestelako arloak garatzeko ardatz nagusitzat.

Eskubideetarako sarbidean, apurka-apurka lortzen ari gara dokumentazioa. Familia egiten ari da tramite bakoitza boluntarioen eta gure laguntzaz. Nahiz eta babeserako eskubidea izan, administrazioekiko harremanak zailak dira, familiarengan sortzen den antsietatea kontuan hartuta. Horregatik, urratsez urrats joaten saiatzen gara, dokumentazio eta akreditazio osoa dagoela ziurtatuz, tramiteak arinak izan daitezen.

Lanaren arloan, Arabako UDAPA kooperatibak egiaztatu dizkigu familiarekiko lankidetza eta inplikazioa.

Hilabete honetan zehar, familiak askotan adierazi du ogi siriarra egiteko beharra. Neurri handi batean, ogi siriarra lortu ahal izatea bestelako arloak baino garrantzitsuagoa izan da. Hasiera batean, produktu siriarrak saltzen dituzten halal elikagaien dendak erakustearen bidez saiatu ginen arazoa konpontzen, baita okindegiak eta ogia egiteko osagaiak saltzeko supermerkatuak ere. Etxean ogia egin ahal izateak antsietatea sortarazten zien, labe elektrikoa erabiltzeak asko igoarazten baitzuen argiaren faktura. Horrela, familiak ogi siriarrari buruz hitz egiten jarraitu zuen, eta konturatu ginen ogia gehiago zela behar emozionala, fisikoa baino, eta guk horretan jarri behar genuela arreta.

Ni Gasteizetik hurbil dagoen herri batean bizi naiz. Bi astean behin, bertoko emakume batzuk elkartzen gara, egur-labe batean ogia egiteko. Bi asterako ogia egiten dugu eta eguerdi aldera auzokide gehiago hurbiltzen dira, eta bazkaria partekatzen dugu. Guk ogia ipintzen dugu, eta beste batzuek janaria eta edatekoa ekartzen dituzte. Batzuetan, labearen beroa aprobetxatuz, zerbait laberatu ohi dugu. Nire auzokide batekin hitz egiten nuelarik, familia siriarrak ogia egiteko duen beharra aipatu nion, eta zein garrantzitsua zen beraien sendabidean ere bai.

Sentitzen zituzten beharrak aditu ondoren, konexioa sortu dugu familia egur-labearen parte izan dadin. Hurrengo larunbatean, ogi siriarra egiten hasiko dira orearen zaleak diren beste pertsona batzuekin batera.

Joan den astean, familiako aitarekin joan ginen autobusez, berak bidea eta ogia egiteko lekua ezagutu ditzan. Familiako aitak herria, nekazari ingurua eta egitura komunitarioa ikusi zituenean, argi antzeman genuen bere baitan zerbait aldatu zela. Bat-batean, erlaxatu zen, arnasa hartzen hasi zen eta bere baitan zerbait sendatu zela sentitu ahal izan genuen. Hurrengo egunean, familia osoarekin egon nintzenean, guztiekin berdina sentitu ahal izan nuen: aitak guztiei azaldu zien zer ikusi zuen herrian, eta bere kontakizuna, nahiz eta familiako beste kideak oraindik han egon ez arren, sendatzeko baliagarria izan zen.

Hemen, ogia da Babes Komunitariorako programaren funtsa: pertsonak erdigunean daude, eta sare komunitarioek osasun mentala eta ongizate emozionala sortzen dituzte, eta gizartea eraldatzen dute

Hemendik hilabetera, Zigoitiko auzokideok ogi siriarra jaten egongo gara, eta hemendik urtebetera, Araba osoan?

Pertsona errefuxiatuei lagundu nahi badiezu, parte hartu igande honetan, ekainaren 19an, Hospitalitate Bideak elkartetik antolatu dugun ibilbide solidarioan. Zapatilak ipini eta ibili! Izena emateko: https://caminosdehospitalidad.alboan.org/hasiera/


Halaber, laguntza ekonomikoa ere eman dezakezu:

[[{"fid":"5889","view_mode":"default","fields":{"format":"default","field_file_image_alt_text[und][0][value]":false,"field_file_image_title_text[und][0][value]":false},"type":"media","attributes":{"height":"67","width":"454","class":"media-element file-default"}}]]